"Donostia Eskura" aplikazioak aukera emango du udal izapide ugari egiteko eta herritarren postontzian sartzeko, baita abian dauden espedienteei, tasei edo udal-zerbitzuei buruzko alertak edo jakinarazpenak jasotzeko ere.
Bruselak Googleren aurka egiten duen laugarren aldia da honakoa. Konpainia estatubatuarrari, "publizitatearen arloan zerbitzu propioak online bistaratzen laguntzea" leporatu dio Europako Batzordeak, "gainerako hornitzaileen kaltetan".
EITBren entretenimendu eta informazio guztia sakelan daramazu. EITB taldearen eduki multimediak eta informazioaren azken ordua eskuragarri izango duzu nonahi eta noiznahi.
iOS 14 bertsiora eguneratzeak iPhone eta iPad gailuetan ETB Sat ikustea eta irratiak entzutea eragozten du. Alabaina, 'Albisteak' eta 'Nahieran' aplikazio berriak estreinatuko ditu EITBk laster.
Aplikazioak ez du geolokalizazioa erabiltzen, eta ez du erabiltzaileen daturik jasotzen. Eskuragarri dago jada, baina ez da guztiz erabilgarri egongo irailaren 15era arte.
Chromek Googlen zerbitzariak erabiltzen ditu web orriak azkarrago kargatzeko. Oinarrizko moduak berridatzi egiten ditu orri mantsoak, oinarrizko edukiak bakarrik kargatuz eta kontsumoa murriztuz.
Berezko arrazoirik gabe errendimendua mantsotzea, bateria azkar agortzea, telefonoa gehiegi berotzea eta ustekabeko iragarkiak agertzea birus baten seinale argiak izan daitezke.
Besteak beste, telefono bidezko iruzur saiakeren berri eman dezake, susmagarriak diren telefono zenbakiak antzeman baititzake. Tabletak, berriz, Intel Core i7 prozesagailua erabiltzen du.
Oraingoan, iaz jarritako 2.400 milioikoa baino askoz handiagoa izango da. 2017an Google Shopping dela eta zigortu zuten; gaurkoan, Android sistemarekin oker jokatzeagatik.
Online zerbitzurik ez duen enpresa batekin, jatetxe bat, esaterako, hitzordua hartu ahal izango da harekin hitz egin barik. Berritasun hau ez dago oraindik erabiltzaileen esku.
Android eta iPhone mugikorrentzat nabigatzailerik onenak zeintzuk diren esan digu Xabi Unanuek. Dolphin eta Firefox Quantum gomendatu dizkigu, onenak baitira.
LatentGesture Georgiako Teknologia Institutuak garatutako sistema bat da. Horri esker, smartphoneak eta tabletak euren jabeak ezagutzeko gai dira, horien idazteko era aztertuz.
Android sistema erabiltzen duten Mountain Vieweko konpainiaren sakelako telefonoen mikrofonoak urrutitik aktibatzeko 'hacking' erremintak garatzen ari omen da FBI.
Smartphone eta tabletetan Google bezalako bilatzaileei konpetentzia egin diezaiekeen sistema sortu du erandiotar batek. Sherpa 2.0 du izena eta laguntzaile birtual bat da.
WhatsAppeko zuzendari exekutiboak azaldu duenez, zurrumurruak faltsuak ziren: gezurra da aplikazioak doakoa izaten jarraituko duela Androiden erabiltzaileentzat.
Gehien erabiltzen dena izan arren, azkenaldian izan dituen arazoek eta Android sistemako erabiltzaileek aurrerantzean zerbitzuagatik ordaindu behar izateak aplikazioen arteko lehia areagotu dute.