Bizkaiko boxeolariak etxean eman dio amaiera bere ibilbideari, Bilbon, Casilla pabiloian, lagunez inguratuta, Irving Berry panamarraren aurka sei roundeko borrokaldi bat eginez.
Boxeolari bizkaitarrak galdu egin du kataluniarraren aurkako borrokaldia, eta ezin izan du luma-pisuko Europar Batasuneko titulua bereganatu. Lorentek KO Teknikoz irabazi du, hirugarren roundean.
Euskal boxeoak indartsu abiatuko du 2020a. Gagok luma pisuko Europako txapela defendatuko du eta Soriak Espainiako superwelter txapelarengatik borrokatuko du.
Azaroaren 16an Europako tituluaren defentsa egitekoa zen Gago, baina min hartuta dagoela eta, borrokaldia atzeratu egin dute. Baliteke abenduan jokatu ahal izatea.
Boxeolari bilbotarrak Marc Vidal katalana izango du aurrez aurre luma pisuko Europako txapelari eusteko asmoz. Borrokaldia Bilboko Bizkaia Frontoian izango da.
Andoni Gago bilbotarrak luma pisuko Europako txapelketa eskuratu du larunbat honetan Bilboko Bilbao Arenan Jesus Sanchezen aurkako borrokaldia puntuetara irabazi eta gero.
Andoni Gagok giro mexikarra izan du bidelagun ringerako bere bidean, Jesus Sanchez madrildarraren aurka luma pisuko Europako txapelketa lehiatu aurretik.
Larunbat honetan Europako luma pisuko titulua izango du jokoan Andoni Gagok, Jesus Sanchezen aurka. Latino txapelketako titulurako lehian, aldiz, Kerman Lejarraga eta Luis Solis neurtuko dira.
Urtarrilaren 12an Arizonan lehiatu behar zuen Munduko Txapelketan Oscar Valdez txapeldunaren aurka, baina ez du Estatu Batuetara sartzeko bisa lortu eta Europako Txapelketa hartuko du helburutzat.
Otxarkoagako boxeolariak luma pisuko munduko txapelketa irabazteko borrokaldia egingo du Oscar Valdez txapeldun mexikarraren aurka urtarrilaren 12an Arizonan. Jatorrizkoa: Erdaraz.
Klubak bi kirolarien "ibilbide eta lorpen" profesionalak aintzat hartu nahi ditu. Biak gau oso berezi baten protagonistak izan ziren apirilaren 28an, Bilbao Areanan, Europako gerriko gana irabazita.
Otxarkoagako boxeolariak luma pisuko Espainiako tituluaren defentsa egingo du ostiralean Bilboko Casilla pabiloian Sergio Romeroren kontra. ETBk zuzenean eskainiko du.
Andoni Gago bilbotarrak luma pisudun Espainiako Txapelketa lortu zuen bart Bilbon jokatutako borrokan. Tituluaren lehen defentsa izan zen, eta bilbotarrak puntuetan Marc Vidali irabazi zion.
Andoni 'El Macho' Gago Espainiako txapeldun berria da. Adorea, umiltasuna eta bere auzoaz harro egotea, txapeldun bilbotarraren izaera deskribatzeko gakoak dira.