Bizitza publikoa utziko duela jakinarazi du gaur Albert Riverak. Dimisioa aurkeztu du eta orain alderdiak 15 eguneko epea dauka asanblea bat eratu eta etorkizuneko Ciudadanos osatzeko.
Ciudadanosek emaitza txarrak izan dituela onartu du Albert Riverak, eta 47 diputatu galdu ostean alderdiko zuzendaritza bilduko du bihar. Halaber, ezohiko kongresu bat deituko du.
Sanchezek esan du "Espainiaren eta Kataluniaren esperantza" dela, PPk eta Voxek ezkertiarren botoa eskatu dute, Ciudadanosek ezustekoa eman nahi du, eta Unidas Podemosek Sanchez koaliziora behartu.
Albert Riverak apirileko hauteskunde kanpainan Errenteriara egindako bisitaren testuinguruan izandako protesten harira deitu ditu Fiskaltzak deklaratzera.
Gobernua osatzeko akordiorik ez badago, zerrenda bozkatuenak agintzea proposatu du Sanchezek. Iglesiasek koalizio-gobernua eskaini dio berriro PSOEri. Eskuineko alderdien artean ere ika-mika izan da.
EiTB Focusen hamabosgarren inkesta azaroaren 10eko hauteskunde orokorren boto-asmoaren gainekoa da, eta hauteskunde horiek deitu eta egun gutxira egindako galdeketa da.
EAEko PPren presidenteak baieztatu duenez, Vascos Suman markarekin aurkezteko akordioa lortu zuten Euskadiko Ciudadanosekin, eta ukatu du Gomez 'Cs-ko militanteak PPra sartzen' saiatu izana
Javier Gomez, orain arte EAEko Antolakuntza idazkaria zena, A10eko hauteskundeetara Euskadiko 'popularrekin' batera aurkezteko hartu-emanak izaten ari zela salatu dute militante batzuek.
Hala, hauteskunde-egutegia deiturikoa abiatu da, eta zenbait debeku ezarri dira, adibidez, inaugurazio-ekitaldiak edo propaganda instituzionaleko kanpainak egitea.
"Lasai lo egin ahal izateko botere guztia bildu" beharra aurpegiratu dio Iglesiasek Sanchezi. Adierazpenek uztaileko koalizio-gobernu eskaintza benetakoa ez zela "frogatu" dute, erantsi duenez.
Pablo Casadok espero du hauteskundeak errepikatzea "ez izatea doakoa" PSOEko liderrarentzat. Andoni Ortuzarren esanetan, "izugarrizko porrot politikoa" da; EH Bilduk dio "abagune handia" galdu dela.
Riverak bilera eskatu dio jarduneko presidenteari. Gero, Sanchezek telefonoz deitu die Cs-eko buruari, Iglesiasi eta Casadori. PSOE-Cs itun baten beldur da Podemos. Casadok 'ezetza' berretsi du.
Sanchezen hitzetan, "ez dago benetako oztoporik" PP eta Cs alderdiek abstentzioa emateko. Riveraren eta Casadoren arteko bilera amaituta, PPk bere jarrerari eutsi dio, abstentzio batean sartu gabe.
Ines Arrimadasek argi utzi du ez dutela haien abstentzioarekin Sanchez presidente izatea ahalbidetuko. Alfonso Alonsok "nafarrak traizionatzea" leporatu dio sozialistari.
Aitor Estebanek Albert Riverari buruzko txistea egin du inbestidura saioan: 'Ikusten zaitudanean, banda batean imajinatzen zaitut, baina mariatxi banda batean, eserlekutik etengabe serenata emanez'
Navarra Suma koalizioa osatzen duten hiru alderdiek adierazpen bat sinatu dute. Geroa Bairekin eta EH Bildurekin "akordiorik ez ixteko" eta "atzera egiteko" eskatu diote Sanchezi.
Toni Roldanek prentsaurrean adierazi duenez, azken hilabeteetan alderdiak hartu duen norabidearekin ez dago ados eta Ciudadanosi ondorioak ekarriko dizkiola uste du.
Bestalde, bere inbestidura "babestuko ez" duela berretsi dio Riverak presidenteak PSOEko buruzagiari. Era berean, inbestidura errazteko PP abstenituko ez dela errepikatu du Casadok.
Bakoitzak duen ondarea argitara eman da Kongresuko webgunean, eta oso datu esanguratsu dat dago: gehien duenetik gutxien duenera 53 miloi euroko aldea dago.
Bilera horien helburua da Espainiako erregeak Gobernuko presidentea nor izan behar den proposatzea. EH Bilduk eta ERCk ez dute bileretan parte hartuko.
Hauteskundeen ostean "estrategiak birplanteatzeko" eskatu die alderdi politiko "guztiei", baina ez du argitu PSOEren Gobernuan Podemos sartzea onartuko luke.
Jarraitzaileen txalo artean eta bizilagun batzuen kontrako oihuen artean iritsi da Albert Rivera. Hitzaldia eman behar zuen lekura iritsi denean, sirena hotsa izan da nagusi.
Ordubetera heldu ez den bilera batean, Sanchezi bere inbestiduraren alde egingo ez duela baieztatu dio Ciudadanoseko buruzagiak, eta 'oposizioko buru' gisa jardungo duela.
Espainiar estatuko alderdi nagusietako buruzagien egoera nola izango litzatekeen irudikatu du gobernuz kanpoko erakundeak. "Gure haurtzaroa gara, horrek gure bizitzak mugatzen baititu", adierazi dute.