EITB Taldearen prentsa eta komunikazio aretoa
Prentsa aretoa
Batzen gaituen zinema
EITB
Filmak % 13,2ko kuota izan zuen Euskadin, eta audientzia-buru izan zen bere ordutegian. "La Noche De… " saioak, berriz, % 9,7ko datua lortu zuen, eta 150.000 ikus-entzuletik gora.
'20.000 especies de abejas'
20.000 erle espezie filma protagonista izan duen astearte honetako La Noche De… saioaren gau bereziak datu ikusgarriak lortu ditu: 250.000 ikus-entzule izan zituen guztira Dani Alvarezek aurkeztutako programak eta Estibaliz Urresolaren film arrakastatsuaren estreinaldiak.
Zehazki, filma audientzia-buru izan zen bere ordutegian, eta % 13,2ko kuota lortu zuen Euskadin (% 10,9 Nafarroan). 197.000 ikus-entzuleko audientzia metatura iritsi zen Euskadin eta eragin eremuan. Horri, gainera, LND programaren datuak gehitu behar zaizkio; izan ere, pelikularen ibilbide ikusgarriaren aurkezpena egin zuen saioak, eta % 9,7ko kuota lortu zuen Euskadin (152.000 ikus-entzuleko audientzia metatua).
EITBren partaidetza du filmak, eta, duda barik, bultzada handia eman dio euskal zinemak bizi duen une gozo honi: hiru Goya sari, Zilarrezko Hartza, Urrezko Biznaga, Feroz saria… eta nazioarte mailan hamaika sari eta aitortza. Lanak historia egin zuen Berlinalen estreinatu zenean, eta 2024ko Goya sarietarako 15 izendapen lortu zituen, markak hautsita (EITBk parte hartutako film batek sariketa honetan inoiz lortutako izendapen kopuru handiena da). Estibaliz Urresolaren berarekin gidoiarekin, Patricia Lopez Arnaiz, Sofia Otero, Ane Gabarain eta Itziar Lazkano dira protagonistak.
Primeran euskarazko doako plataforman izandako harrera beroaren ondoren, arrakasta handiarekin estreinatu da orain ere telebistan, EITBren eskutik. Dagoeneko ikusgai dago ere bai EITB Nahieran plataforman.
eitb
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa