EITB Taldearen prentsa eta komunikazio aretoa
Prentsa aretoa
Igande honetan 09:50ean hasita
EITB
Lasterketaren ibilbidean egoteaz gainera, hiru puntu garrantzitsutan egongo da ETB: Behobiako irteera zirraragarrian, Gaintxurizketako igoeran eta Donostiako Boulevardeko helmugan, korrikalariak hartzen.
Behobia-Donostia, zuzenean, EITBn
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
27.000 lagun baino gehiagoren parte-hartzea izango duen Behobia-Donostia lasterketaren inoizko jarraipenik handiena eskainiko du igande honetan, azaroaren 10ean, ETB1ek eta baita eitb.eus-ek ere.
09:50ean hasita eta ia lau orduz, lasterketaren nondik norako guztien berri emango du ETBko kirol talde zabalak. Behobiatik abiatu eta Donostiako Boulevardean amaitzen den 20 kilometroko lasterketaren ibilbidean egoteaz gainera, hiru puntu garrantzitsutan egongo dira Euskal Telebistako kamerak eta kazetariak, Behobiako irteera zirraragarrian, Gaintxurizketako igoeran eta helmugan, une horretako emozio guztiak kontatzeko.
Kirol-lehia ez ezik, karrera jendetsuan parte hartzen duten denetariko talde eta norbanakoen atzean dauden istorioen berri ere emango dute emanaldian zehar. Anartz Agirre kazetariak eta Etor Mendia adituak egingo dute lasterketaren kontakizuna. Halaber, Iñigo Barrena, Sara Gandara eta Ane Muruamendiaraz kazetariek elkarrizketa eta lekukotasunak bilduko dituzte ibilbide osoan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa