EITB Taldearen prentsa eta komunikazio aretoa
Prentsa aretoa
Ekitaldi erraldoia
EITB Media
Sarrerak asteartean jarriko dira salgai Baluarteren webgunean, 5 euroan. Bildutakoa EITB Maratoira bideratuko da. Gaixotasun kardiobaskularrak dira aurten kausa, eta "Entzun bihotzari" leloa.
"Go!azen"eko aurrestreinaldia, azaroaren 15ean, Iruñean
Go!azen telesailaren 11. denboraldiaren aurrestreinaldi handia izango dugu datorren azaroaren 15en, Iruñeko Baluarten, 18:00etan. Nafarroako Gobernuak Euskarabidea (Euskararen Nafar Institutua) bidez babestutako ekitaldira doazenek denboraldi berriaren lehen atala ikusi eta aktoreek egingo duten ikuskizunaz gozatu ahal izango dute.
Azaroaren 15ean bertan estreinatuko da Go!azen 11 Makusi plataforman, beste inon baino lehen. Ondoren, hilaren 22tik aurrera, ETB1en emango da, eta telebistan eman ostean egongo dira atalak ikusgai Makusin.
Nobedadez beteta iritsiko da Basakabiko gaztetxoen abenturak biltzen dituen telesaila, betiko osagaiak nahastuta: lagunen arteko harremanak, amodiozko istorioak, misterioak, umorea… eta, jakina, musika eta dantza ez dira faltako.
Aurrestreinaldirako sarrerak astearte honetan, azaroak 5, jarriko dira salgai, Baluarteren webgunean, 5 euroan. Bildutakoa EITB Maratoira bideratuko da, ikerketara*. 25. edizioan, gaixotasun kardiobaskularretan jarriko du arreta EITB Maratoiak, Entzun bihotzari lelopean. Hemendik At taldearen Eskutitza abestia izango da soinu-banda, eta keinu bat eginez bat egiteko deia egingo dio gizarteari: gure eskuekin bihotzak osatuz.
Entzun bihotzari: Bat egin eta lagundu!
BIZUM: 33478
* BIOEF fundazioaren bidez bideratzen da bildutako dirua ikerkuntza proiektuetara.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa