EITB Taldearen prentsa eta komunikazio aretoa
Prentsa aretoa
ETB1en eta eitb.eus-en
Gonbidatu ospetsuak, abesti ezagunak eta umorea oinarri dituen emanaldi berezia gidatuko dute Tolosatik, Gure Zirkuaren karpatik, Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek.
Miren Nogales eta Mikel Pagadi
galeriak (1)
Abenduaren 24ko gauean, musika eta alaitasuna izango dira protagonista nagusiak "Herri Txiki, Zirku Handi" saioko oholtzan, 23:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Mikel Pagadik eta Miren Nogalesek gidatuta, urteko pertsona esanguratsuenak pasako dira Gure Zirkuaren karpatik euskal kantak abesterako, gaur egungoak zein herrikoiak.
Binakako Euskal Pentatloiaren irabazleak, Nerea Arruti, Amalur Arbelaitz, Beñat Telleria eta Julen Gabirondo, Urtzen "Ez gaitu inork geldituko" abestiarekin batuko dira. Bestalde, Omar Fraile, Jon Barrenetxea, Usoa Ostolaza eta Idoia Eraso txirrindulariek, ETBko esatariekin batera, Esne Beltzaren "Gogoak" kantatuko dute.
Aurtengo liga eta Kontxako Banderaren jabeak, Arraun Lagunak taldeko neskak eta Urdaibai taldeko mutilak, izango dituzte Bulegoren "Bueltan da" eta "Kantu bat" abestiekin. Halaber, Jai Alai Winter Series txapelketako irabazleak eta emakumezko esku-pilotaren erreferenteak "Txantxibiri" ezagunarekin batuko dira festara, eta Bera-Bera eskubaloi taldeak Zetak taldearen "Itzulera" bideoklip berezia aurkeztuko du Josean Gasca kiroldegitik. Azkenik, euren bizitzako etapa bati amaiera eman dioten hiru kirolari, Iñaki Osa Goikoetxea, Nadeth Agirre eta Julen Aginagalde, Xabier Leteren "Xalbadorren heriotzean" kantuarekin ausartuko dira.
"Biba Zuek!"eko lantaldeak bere erritmoa erakutsiko du Gatiburen "Aske maite" lanarekin eta "Piztu Telebista"ko sofa-kideek "Ireki bihotza"ren bertsio berezia eskainiko dute. Ilaski Serranok eta Antton Telleriak Izaroren "Libre" kantuarekin harrituko gaituzte, eta "Irabazi Arte!" telesaileko protagonistek Zetaken "Akelarretan" abestuko dute. EITBko erredakziotik iritsitako ETSren "Zuengatik topa"ren bertsioak eta "Ztanda"ko kideek kantatutako Nogenen "Nora" abestiak osatuko dute emanaldien zerrenda.
Euskal kirolari olinpiko eta paralinpikoen zein EITBko korrespontsalen agur bereziekin, eta Ana Goitia, Jon Kareaga, Gabriela Uriarte eta Iñaki "Gastro" influenzerren parte hartzearekin osatuko da "Herri Txiki, Zirku Handi" saioa.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa