EITB Taldearen prentsa eta komunikazio aretoa
Prentsa aretoa
FesTVal 2023
EITB Media
EITBk bere programazioaren aurkezpena egingo du irailaren 4tik 9ra bitartean izango den telebista jaialdian.
FesTVal 2023 kartela.
FesTVal Gasteizko telebista jaialdia irailaren 4tik 9ra ospatuko da. Bertan, urtero bezala, telebista kanal eta plataformek udazken-negurako prestatu dituzten saio nagusiak estreinatuko dira.
EITBk presentzia nabarmena izango du jaialdi osoan, eta Arabako hiriburura hurbilduko ditu datorren denboraldirako apustu nagusiak. Honakoak izango dira, besteak beste:
Astelehenean, irailak 4, "La Caza: nada es lo que parece" abentura reality berriaren aurrestreinaldia egingo du. Juanma López Iturriagak aurkeztuta, Euskal Herriko espazio natural eta basatienetan grabatutako lehiaketa fisiko eta muturrekoa izango da, ETB2n emitituko dena.
Asteazkenean, irailak 6, Euskal Telebistaren denboraldi berriaren aurkezpena egingo da. Ekitaldian ETBko aurpegi ezagunenek hartuko dute parte, eta ikasturte berrirako apustu eta berrikuntzak aurkeztuko dituzte.
Ostiralean, irailaren 8an, EITBk ProFesTVal jardunaldi profesionaletan parte hartuko du, ikus-entzunezko sektorearekin batera.
Amaitzeko, irailaren 9an egingo den sari banaketa galak itxiko du jaialdia. EITBko ordezkaritza zabalak hartuko du parte Principal Antzokiko ekitaldian.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa