EITB Taldearen prentsa eta komunikazio aretoa

Prentsa aretoa

08:00

Prentsa aretoa

ETB1

Gervonta Davis vs Ryan García, ikusmin handia sortu duen borrokaldia, "Boxeo Izarrak" saioan

EITB MEDIA

Joan den larunbatean Las Vegasen jokatutako neurketa eskainiko du ETB1eko saioak ostiral honetan 23:30etik aurrera.

  • Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea

    Manu Maritxalar eta Pedro Mari Goikoetxea. EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ikusmin handiko borrokaldia eskainiko du aste honetan "Boxeo Izarrak" saioak: joan den larunbatean Las Vegas hirian Gervonta Davis eta Ryan García aurrez aurre jarri zituen neurketa. Aspalditik zeuden boxeo zaleak norgehiagoka horren zain, eta, horren adierazle, Las Vegasen bildu ziren 21.000 ikusleak.

Davis 12 aldiz izan da munduko tituluaren jabe hiru pisutan. Bere zenbakiak oso adierazgarriak dira: 29 garaipen beste horrenbeste borrokalditan. Ryan García ere txapeldun izandakoa da pisu arinean. Honek ere ez du borrokarik  galdu, 23 neurketa egin ondoren.

O'Shaquie Foster eta Ray Vargasen arteko Munduko Txapelketa ikusgarriarekin osatuko da 23:30etik aurrera ikusgai izango den ETB1eko saioa. Pedro Mari Goikoetxeak Manu Maritxalar izango du lagun kontakizuna egiteko.  

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena