EITB Taldearen prentsa eta komunikazio aretoa
Prentsa aretoa
Gaur
EITB
Era horretan, emakume eta gizonen arteko berdintasun eza oinarri duen era honetako indarkeriaren kontrako konpromiso aktiboa erakutsi nahi du EITBk.
Azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna
Gaur, EITBko hedabideek Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko egunarekin bat egingo dute. ETBn, Euskadi Irratian, Radio Euskadin, Radio Vitorian, Gaztean eta eitb.eus-en jarraipen zabala egingo zaio eguneko ekitaldi nagusiei eta deitutako mobilizazioei. Gainera, erreportaje, elkarrizketa eta kronika bereziak eskainiko dira.
"Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegiak kalean izango dira eguneko ekitaldi eta mobilizazioen berri ematen. Gainera, emakumeenganako indarkeriaren hainbat alde jorratzen dituzten erreportaje bereziak eskainiko dituzte. Halaber, "Egun on Euskadi" saioan, Iban Garatek Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariari egingo dio elkarrizketa platoan. Horrez gain, egun honen inguruko bestelako edukien berri ere emango dute.
"Iparraldearen Orena" programan, Iparraldeko zifrak emango dituzte. Lehen itxialdian, emakumeei laguntzeko telefonoetan deiak %60 igo ziren eta orain bigarren itxialdian egonik, biktimak laguntzeko elkarteko arduradun batekin berba egingo dute. Gainera, laguntza emateko abian jarri dituzten azken baliabideen inguruan galdetuko diote suprefetari. Bukatzeko larrialdi aterpetzeen eskaerak igo egin direla jakinda eta egungo egoeraren argazki bat egiten saiatuko dira.
"Ahoz aho" saioak emakume erreferenteek egindako ekarpenak ikusarazteko konpromezu sendoa du. Aste honetan adibidez, liburu feminista bat izan dute hizpide, kultur mahaian ere EHko historia feministaz aritu dira, eta asteazkenean, emakumeak eta zientzia jorratuko dute.
"Biba Zuek!" bazkalosteko magazinean, solasaldia egingo dute gai honi helduz programaren lehenbiziko blokean. Hasteko, Ainhoa Gorordorekin solastatuko dira. Ainhoaren lehengusina, Amagoia Elezkano, senarrak erail zuen lo zegoen bitartean. 2013an, indarkeria matxistak Euskadin utzi zuen lehen hildakoa izan zen Amagoia. Hiltzailea kartzela zigorra betetzen ari da gaur egun. Asteazkeneko saioan, Nekane Berriotxoarekin mintzatuko dira baita ere. Nekane “Oneka” elkarteko kidea da, Euskal Herriko Emakume Pentsionisten elkartea alegia. Adineko emakumeek jasaten dituzten tratu txarren inguruan mintzatuko da Nekane. Bukatzeko SATEVI erakundeko Joneri egingo diote elkarrizketa. Etxeko indarkeriaren edo sexu-erasoen biktima izan diren emakumeentzako informazio- eta arreta-zerbitzuko langilea da. 900 840 111 telefonoaren bidez artatzen dituzten dei kopuruez eta perfilez hitz egingo du.
Bestalde, ETB2ko "Qué Me Estás Contando" saioan, emakumeek jarritako indarkeria salaketen inguruan arituko dira aditu batekin. Izan ere koronabirusaren pandemiaren erruz ezarritako derrigorrrezko konfinamenduaren ostean, oso altuak izan baitira datuak. Mahai gainean ipiniko dute zein izan den pandemiaren eragina emakumeen kontrako indarkerian.
Gauean, Klaudio Landak aurkeztutako "Eztabaidan" saioan ere landuko dute gaia tertuliakideekin. Honako honetan, Aintzane Garmendia baserritarra, Maitane Segurola komunikatzailea eta Jon Telleria kazetaria izango dituzte mahainguruan.
eitb.eus-ek atariaren itxura moldatu eta aldarrikapen lilarekin bat egingo du. Gizarte mugimenduek deitutako mobilizazioen berri emateaz gain, erreportaje bereziak eta elkarrizketak argitaratuko dituzte. Esaterako, Nerea Barjolari egindako elkarrizketa zabalduko dute. Nerea politologo feminista da eta hedabideetan barreiatutako terrore sexualaren ideia aztertu du bere ikerketa lanetan. Gainera, autodefentsa feministaren inguruko erreportajea ere argitaratuko du eitb.eus-ek. Maitena Monroy adituarekin aztertu dute gaia.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa