Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020
Zinemaldia
Irailak 18-26
eitb.eus
Maite Alberdi, Michel Franco, Eliza Hittman, Phyllida Lloyd, Maïwenn eta Susanna Nicchiarelli lehiatuko dira, besteak beste, sail honetan, Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratzeko.
"Wife of a spy" Kiyoshi Kurosawaren filmak irekiko du urteko film azpimarragarrienen atala
Kiyoshi Kurosawaren "Wife of a Spy" filmak irekiko du Perlak saila, Donostia Zinemaldiaren 68. edizioan. Atal honetan, nazioarteko beste zinema jaialdi batzuetan hautaturiko bederatzi film bilduko dituzte, besteak beste, Cannes, Venezia, Deauville edota Sundance-en.
Perlak sailean, beste batzuen artean, Maite Alberdi, Michel Franco, Eliza Hittman, Phyllida Lloyd, Maïwenn eta Susanna Nicchiarelli lehiatuko dira, eta Donostia Hiria Publikoaren Saria eskuratu ahalko dute.
Espainiako Estatuan eman ez diren eta kritikak txalotu edota nazioarteko beste zinema jaialdi batzuetan saritu dituzten urteko film luzeen sorta biltzen du Perlak, eta berorretako lan guztiek Donostia Hiria Publikoaren Saria irabazteko aukera daukate.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa