Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020

Zinemaldia

13:15

Zinemaldia

2022an

Publikoari irekitako 'artxibo bizia' izango du Donostiako Zinemaldiak

Agentziak | Erredakzioa

Zinemaldiak proiektua abiatu du Elias Querejeta Zine Eskolarekin, Tabakalerarekin eta Euskadiko Filmategiarekin batera, 70. urteurrenean, 2022an, artxiboa jendeari gerturatzeko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Donostiako Zinemaldiak "Zinemaldia 70. Istorio posible guztiak" proiektua abiatu du, Elias Querejeta Zine Eskolako ikerketa sailarekin, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroarekin eta Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean, Zinemaldiaren "artxibo bizia" eratzeko asmoz.

Proiektuaren lehenengo fasea 70. edizioan gauzatuko da, 2022an, eta Zinemaldiaren artxiboen kokaleku fisikoa Euskadiko Filmategia izango da.

"Azaleratu gabeko sorpresaz betetako artxiboa da. Ikerketa eta komisariotza proposamen asmo handikoa da, eta 70. urteurrenaren proiektu izarra", adierazi du Jose Luis Rebordinos Zinemaldiaren zuzendariak.

Lana bi eremutan gauzatuko da: Martuteneko gordailuan, gaur egun hor ordenatuta baitaude materialak, eta Ubik liburutegian, bertan aztertu, inbentariatu eta katalogatuko baitira, ongi kontserbatzen direla eta publikoak sarbidea duela bermatzeko.

Artxiboa bukatu arte, urtero aterako dira argitara ikerketen ondorioak, erakusketa, argitalpen edo proiekzio programa gisa. Dibulgazioko materialez lagundutako zikloak antolatzea planteatu da, eta horietan elkarrizketa kritikoak proposatzea, Zinemaldiaren aurreko edizioetan programatutako filmei, haien testuinguru zinematografiko, sozial nahiz politikoari eta film garaikideei buruz.

Halaber, Zinemaldiaren memoria ez dute langileek azken 65 urteetan katalogatutako funtsek soilik eratzen, zinemazaleek historian zehar bildutako materialetan ere aurki daitekeelako. Beraz, aurrerago Zinemaldiarekin zerikusia duten dokumentuak ekartzeko deialdia egingo zaie herritarrei.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena