Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020
Zinemaldia
Irailak 21-29
eitb.eus
Atzera begirako zikloetako bat gai konplexu eta ezkutuak tratatu zituen zinemagileari eskainiko dio Donostiako zinema jaialdiak 66. edizioan.
Donostiako Zinemaldiak Muriel Box britainiar zuzendari eta gidoilariari eskainitako atzera begira ziklo bat eskainiko du 66. edizioan, irailaren 21etik 29ra.
Zinemaldiko arduradunen arabera, Muriel Boxen (1905-1991) obraren ezaugarri nagusia “gai konplexuak eta galaraziak tratatzea izan zen (prostituzioa, adingabeen abusuak, abortua, seme-alaba ez-legitimoak edo nerabeen arteko sexua), eta aparteko buru-argitasunez eta ausardiaz tratatu ere, filmak zer-nolako testuinguru sozial eta politikotan egin ziren kontuan hartzen badugu”.
Dorothy Arzner eta Ida Lupino estatubatuarren kasuan bezala, haren filmografia berrikusteak funtsezkoa dirudi, Zinemalditik diotenez, gaur egun, diskurtso feminista batetik emakumezko errealizadoreek hainbat testuingurutan eta zinematografiatan jokatu duten rol garrantzitsua aldarrikatzeko.
Box 1905eko irailaren 22an jaio zen New Maldenen (Surrey), eta script modura hasi zen zinemaren munduan. Gero, 1935ean Sydney Box idazlearekin ezkondu eta hainbat antzezlan idatzi zituen, harekin batera.
Gerora, gidoigile eta zinemagile gisa, ongi ikusiak ez zeuden hainbat gai tratatu zituen, eta 14 film luze zuzendu zituen 1949 eta 1964 artean.
1946an, jatorrizko gidoi onenaren Oscar saria irabazi zuen, The Seventh Veil senarrarekin batera idatzitako filmagatik. Sari hori irabazi zuen bigarren emakumezkoa izan zen, Frances Marionen ondoren.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa