Zinemaldia 2020 | Donostiako Nazioarteko Zinemaldia 2020

Zinemaldia

17:29

Zinemaldia

“Buscando a Agirre”

Agirre lehendakariaren lorratzaren atzetik, Daniel Graok gidatuta

Natxo Velez | eitb.eus

Daniel Grao aktoreak lehen lehendakariaren larruan sartzeko egindako ikerketaren bitartez, Agirre "nor zen eta nolakoa izan zen" erakutsi nahi du ETBk gaur Zinemaldian estreinatuko duen dokumentalak.

  • Daniel Grao aktorea Jose Antonio Agirre da ''Buscando a Agirre''n

    Daniel Grao aktorea Jose Antonio Agirre da "Buscando a Agirre"n

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

?Buscando a Agirre? dokumentalaren ikusleek Bilbon, Ercilla kalean Agirre lehendakariaren omenez dagoen estatua baten ondoan, hasten dute Jose Antonio Agirreren bizitzan zehar Daniel Grao aktore katalanaren eskutik ordubetez egingo duten bidaia.

Gaur aurkeztuko du ETBk Zinemaldian, Euskal Zinemaren Gala / ETB Galan (zuzenean ikusi ahalko da ekitaldia, 20:45etik hasita), lehen Eusko Jaurlaritza sortu zenetik 80 urte pasatu direla eta Agirre lehendakariaren figura gogoratzeko egin duen bost dokumentaleko sortari dagokion lana, ?Buscando a Agirre?.

?Buscando a Agirre?ren abiapuntua Daniel Graok pantailan Agirrerena egin dezan jasotako propsamena da. Interpretatu behar duen pertsonaz eta haren nortasunaz gehiago jakin guran, Agirre zenaren ibilbide pertsonal eta politikoa ondo ezagutzen dutenengana joko du Graok, horiekin bertatik bertara hitz egiteko, eta ikusleak bidaide izango ditu zeregin horretan.

Hain zuzen, Graok Alberto Santana eta Xabier Irujo historialariekin, Agirreren biloba eta ilobekin, Jose Anjel Iribar Athleticeko mitoarekin (talde zuri-gorrian jokatu zuen Jose Antonio Agirrek), Iñaki Anasagasti eta Andoni Ortuzar EAJko kideekin, Arantzazu Ametzaga idazlearekin, Gorka Landaburu kazetariarekin eta Leire Arrieta irakaslearekin hitz egiten du, gertu-gertutik, ikuslea lekuko dela.

Horien bidez, artxiboko argazki eta bideo ugarik lagunduta, Agirreren bizitzako pasarteak ekartzen dira gogora lanak, Bilbon jaio zenetik Donibane Lohizunen ehortzi zuten arte: haurtzaroa, Bilbo eta Bergara artean; nerabezaroa, Athelticen jokatzen eta Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasten; Mari Zabala emaztearekiko harremana; Getxoko alkatetzan egindako garaia; autonomia estatua lortzeko aldarria; matxino espainiarren jazarpena; ihesaldia; erbestea; eta, azkenik, heriotza.

Agirre Lehendakaria Daniel Grao

Pantailan, Graok, gainera, pertsonairako sartu-irtenak egiten ditu, eta informazio gosez den aktore gisa ez ezik, Agirreren beraren azalean ere ikus dezakegu dokumentalean zehar tarteka, lehen lehendakariak eginiko diskurtsoak errepikatuz edo idatzita utzi zituenak gaurkotuz.

Ezagutu zutenen lekukotasunen eta Graoren intepretazioen bidez, jendearekikoak egiten bikaina zen gizon orbangabe, kristau sutsu, tolesgabe, indartsu eta konprometituaren profila sortu du Francesc Escribanok "Buscando a Agirre"n.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena