12:26

Zinema

Apirilaren 11ra arte

Abian da Laburbira euskal film laburren zirkuitua

N. V. | EITB Media

Euskarazko zortzi film labur 51 herritan ikusi ahalko dira apirilaren 11ra arte.

  • ''Europa'' Ekain Irigoienen filma da Laburbira zirkuituko pelikuletako bat

    "Europa" Ekain Irigoienen filma da Laburbira zirkuituko pelikuletako bat

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Atzo Donostian, San Telmo Museoan, aurrestreinaldia egin eta gero, gaurtik, martxoak 7, aurrera Laburbirak bidea egingo du euskarazko zortzi film Euskal Herriko 51 herritara (Gipuzkoako 22ra, Bizkaiko 19ra, Arabako 5era, Iparraldeko 3ra eta Nafarroako 2ra) eta Londresera eramateko.

Egutegi osoa Laburbiraren webgunean dago ikusgai.

Orotara, 97 minutuko sorta prestatu dute, zortzi film labur hauen segida: Prosopagnosia (Ekain Martinez), Plazer bat (Sonia Estévez), Betiko gaua (Eneko Sagardoy), Europa (Ekain Irigoien), Pentsatzen dut (Karmele Mitxelena, Alaia Martin eta Iraitz Mateo), Hor konpon (Jone Arriola), Goodbay Kepler (Nerea Ayala, Patricia Fañanás, David Modroño, Iraia Yarto) eta Utlandsk (Alba Lozano).

Laburbira Taupa Mugimenduak antolatzen du, eta "euskal zinemagintza hauspotzea eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea" du helburu.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
     
    kargatzen