11:32

Zinema

66. edizioa

"The Eggregores' Theory" ainmaziozko film laburrak irabazi du Zinebi Sari Nagusia

N. V. | EITB Media

Andrea Gatopoulosen pelikula aukeratu du epaimahaiak. Euskal Zinemaren Sari Nagusia "Ehiza" Aitzol Saratxagaren filmak irabazi du, eta "Horizontal" Alex Reynoldsen lanak Espainiako Zinemaren Sari Nagusia.

  • “The Eggregores' Theory”

    “The Eggregores' Theory”

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak palmaresa iragarri du gaur, ostiralarekin, eguerdian, iluntzean itxiera gala (19:30, Arriaga antzokia) egin aurretik.

The Eggregores' Theory Andrea Gatopoulos italiar zuzendariaren animaziozko film laburrak irabazi du Zinebiren 66. edizioko Zinebi Sari Nagusia, eta, hortaz, horrek eskuratu du 7.000 euroko laguntza. Epaimahaiaren ebazpenaren arabera, "kontakizun distopiko sendoa da, zeinak agerian uzten duen zentsurak sormena desagertzera bultzatzen duela".

Sail Ofizial horretan bertan, Ehiza Aitzol Saratxagaren film laburrak irabazi du Euskal Zinemaren Sari Nagusia, eta Horizontal Alex Reynolds bilbotarraren lanak Espainiako Zinemaren Sari Nagusia.

Gainera, jaialdiaren atal nagusian fikziozko film labur (2006), film labur dokumental (Songs of love and hate) eta animaziozko film labur (Asha sun) onenaren Mikeldi sariak ere ebatzi dituzte epaimahaikideek.

Halaber, Zinebi International First Film saileko irabazlea Una sombra oscilante Celeste Rojas Mugica txiletar zinemagilearen dokumentala izan da, eta Rising up at night Nelson Makengo kongoarraren lanak aipamen berezia jaso du.

Publikoaren EITB saria Bumblee Fon Cortizo galiziarraren pelikulak eraman du, eta FAS saria Los invitados de Amaia fikziozko film laburrak.

Gaur jasoko dute saridunek dagokien aintzatespena, itxiera galan, eta Jose Luis Alcaine argazki zuzendariak (Tasio…) jaialdiaren Ohorezko Mikeldi saria jasoko du ekitaldi horretan bertan.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena