11:23

Zinema

Bi euskal film klasiko

Zinebik "Tasio" eta "Mikelen heriotza" filmen 40. urteurrena ospatuko du

N. V. | EITB Media

Zinema Dokumental eta Film Laburren Bilboko jaialdiak Montxo Armendarizen film luzearen bertsio zaharberritua emango du ostiralean, eta Ohorezko Mikeldia emango dio horren argazki zuzendariari. Imanol Uriberen filma ostegunean ikusi ahalko da.

  • Imanol Arias aktorea, ''Mikelen heriotza'' filmean

    Imanol Arias aktorea, "Mikelen heriotza" filmean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zinebi Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Bilboko Jaialdiak euskal zinemaren bi film klasiko emango ditu gaur, ostegunarekin, eta bihar, ostiralean, biak ere duela 40 urte estreinatutakoak: Tasio, Montxo Armendarizen filma eta Mikelen heriotza, Imanol Uriberena.

Euskadiko Filmategiak Tasio Elias Querejetak 1984an ekoitzi eta Montxo Armendarizek zuzendu zuen film luze ikonikoa zaharberritu du. Canneseko jaialdian estreinatu eta Donostiako Zinemaldian erakutsi eta gero, Urbasako ikazkinari buruzko filma Bilbon ikusi ahalko da, Zinebiren 66. edizioko sariak eman eta gero, ostiralean, azaroak 15. Jose Luis Alcaine pelikularen argazki zuzendaria proiekzioan izango da, gaualdi horretan Ohorezko Mikeldi saria jasoko baitu.

Bestalde, estreinatu zenetik 40 urtera, Mikelen heriotza Imanol Uribe 2021ean Ohorezko Mikeldi saria irabazi zuen zuzendariaren bigarren film luzea, ere ikusi ahalko da jaialdian, ostegunean, azaroak 14, Guggenheim museoko auditoriumean.

Mikelen istorioa du kontagai Uribek film horretan. Bilbo inguruko herri bateko farmazialaria da. Egun batean artista trabesti bat ezagutuko du, eta maitasun harreman bat hasiko du berarekin. Mikel baldintza ilunetan hilko da, eta haren heriotzari interes politikoa ateratzen saiatuko dira.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena