Zinema
Sariak
N. V. | EITB Media
Isabel Hergueraren filma animaziozko pelikula onenaren atalean izendatuta zegoen jada, eta gaur jakin da film onenaren atalean ere lehiatuko dela abenduaren 7an Lucernan, European Film Awards sarien galan.
"El sueño de la sultana"
El sueño de la sultana Isabel Herguera donostiar zuzendariaren pelikula film onenaren atalean izendatuta dago Europako Zinemaren Sarietan, eta atal nagusian lehiatuko da, horrenbestez, abenduaren 7an Suitzako Lucerna hirian. EITBren parte-hartzea duen filma animaziozko film onenaren atalean izendatuta zegoen jadanik.
El sueño de la sultanan, Inesek iniziazio bidaia bati ekingo dio Indian barrena, 1905ean Bengalan idatzitako zientzia-fikziozko ipuin feminista batek inspiratuta, Ladyland emakumeen lurralde utopikoaren bila.
Film onenaren sarirako lehian, beste pelikula hauek izango ditu aurrean donostiar zinemagilearen lanak: Bye Bye Tiberias, Dahomey, Emilia Pérez, Flow, In limbo, Living large, No other land, Sauvages, Soundtrack to a coup d'etat, The room next door, The seed of the sacred fig, The substance, Dispararon al pianista eta Vermiglio.
Horietatik Flow, Living large, Sauvages, Dispararon al pianista eta El sueño de la sultana pelikulak animaziozko film onenaren atalean ere egingo dute bat, nor baino nor gehiago.
Sariak abenduaren 7an banatuko dituzte, Lucernan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa