Zinema
Dokumentala
N. V. | EITB Media
Nafar dokumentalista saridunak "gurariei buruzko istorioa" sortu du, "futbola bai, baina, batez ere, hizpide dituena esperantza, familia, jatorrietarako itzulera eta ametsak".
Iñaki eta Nico Williams, 2022an Qatarren
Raul de la Fuente nafar zinemagileak (Minerita, El Infierno, Another day of life, Maldita…) Los Williams dokumental berria filmatzen bukatu du, Iñaki eta Nico Williams anaia futbolariei "kirolaren aldetik eta alde pertsonaletik" begiratzen dien istorioa, Espainiako Zinema Akademiak iragarri duenez.
EITBren parte-hartzea duen pelikula "gurariei buruzko istorioa da, eta futbolaz jarduten da, bai, baina hizpide ditu, batez ere, esperantza, familia, jatorrietarako itzulera eta ametsak".
Bere zazpigarren film luzea egiteko, De la Fuente bi urtez ibili da Athletic Clubeko jokalarien atzetik, Qatarko Munduko Txapelketan parte hartu zutenetik bukatu berri den Eurokopara arte. Alemaniako txapelketa irabazi du Nico Williamsek, Espainiako selekzioarekin, eta finalean gola egin eta jokalari onenaren garaikurra lortu zuen.
Familiaren artxibo pertsonala eta Iñakiren, Nicoren eta amaren arteko bideodei eta ahots oharrak erabili ditu De la Fuentek, iraganeko hainbat gertakari antzeztu ditu eta elkarrizketak egin dizkie williamsdarrei, haurtzaroko lagunei eta zaleei. "Haien bizitzak markatu dituzten gatazken bidez gerturatzen da dokumentala beren bizitzara: arrazismoa, nortasuna, handinahia, frustrazioa eta deserrotzea".
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa