14:59

Zinema

TABAKALERA

Tabakalerak Céline Sciamma frantziar zinemagilearen filmen ziklo bat eskainiko du

N. V. | EITB Media

Uztailaren 6tik abuztuaren 31ra, Sciammak zuzendutako film luzeak eta gidoilari gisa bi zuzendarirentzat idatzitako beste bi film proiektatuko dituzte Donostiako zentroan.

  • Uztailaren 27an emango dute ''Portrait de la jeune fille en feu''

    Uztailaren 27an emango dute "Portrait de la jeune fille en feu"

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Tabakalera Donostiako zentroak Céline Sciamma (Pontoise, Frantzia, 1980) zuzendari eta gidoilari frantses ezagunari eskainitako zinema zikloa egingo du uztail-abuztuetan. Identitatea, familia eta emakumeen sexualitatea jorratzen dituen bere filmografiako bost ale eta beste zuzendari batzuentzat idatzi dituen bi film emango dituzte, guztira.

Sciammak 2007an egin zuen debuta zine zuzendaritzan Naissance des pieuvres (Water Lilies) filmarekin; Filma Cannesko Zinemaldiko Un Certain Regard sailerako aukeratu zuten, eta opera prima onenaren Louis Delluc saria jaso zuen.

Tomboy bere bigarren filma (2011) Berlingo Zinemaldiko Panorama sailean aurkeztu zuen Sciammak, eta, 2014an, (Girlhood) Bande de filles bere filmak Cannesko Errealizadoreen Hamabostaldia inauguratzeko ohorea izan zuen.

2019an, Sciammaren ibilbidean mugarria, Portrait de la jeune fille en feu  filma, aurkeztu zuen. Kritikak gehien goraipatutako lanetako bat izan zen nazioarteko bere estreinaldian, eta gidoi onenaren saria irabazi zuen Cannesko Zinemaldiaren Sail Ofizialean.

2021ean, Petite maman Berlingo Zinemaldian lehiatu zen, eta Donostiako Zinemaldiko Publikoaren Saria irabazi zuen.

Zikloan, Ma vie de Courgette animaziozko filma, Claude Barrasek zuzendua, eta Les Olympiades, Paris 13e, Jacques Audiardek zuzendua, ere sartu dituzte, Sciammak idatziak direnez gero.

Hau da zikloaren programa

Uztailak 6, larunbata, 19:00: Naissance des pieuvres (Water Lilies)

Uztailak 13, larunbata, 19:00: Tomboy

Uztailak 20, larunbata, 19:00: (Girlhood) Bande de filles (azpitituluak euskaraz eta ingelesez)

Uztailak 27, larunbata, 19:00: Portrait de la jeune fille en feu

Abuztuak 3, larunbata, 19:00: Petite maman

Abuztuak 24, larunbata, 19:00: Ma vie de Courgette, Claude Barras (azpitituluak euskaraz eta ingelesez)

Abuztuak 31, larunbata, 19:00: Les Olympiades, Paris 13e, Jacques Audiard.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena