Zinema
Palmaresa
EITB Media
Fantasiazko Zinemaren Bilboko Jaialdiak "Shé" ere saritu du, sail ofizialeko film labur onenari dagokionez, eta "Conej steps out" Pabo Rioren lana, euskal film labur onenaren atalean.
"Vampire humaniste cherche suicidaire consentant". Argazkia: Pavlin Shawn
Fant Fantasiazko Zinemaren Bilboko Jaialdiaren 30. edizioko epaimahaiak Vampire humaniste cherche suicidaire consentant Ariane Loius-Seizeren filmari eman dio aurtengo edizioko Film Luze Onenaren Saria, "gaztetasunetik eta freskotasunetik kontatutako maitasun istorio ederra baita, egungo gizarteari lotua".
Film laburren esparruan, Sail Ofizialeko Film Labur Onenaren saria Shé (Snake) René Zhanen lanak irabazi du, eta Euskal Film Labur Onenarena Conej steps out Pablo Riorena. Azken horren kasuan, epaimahaiak azpimarratu du pelikula "lotsagabea eta indartsua" dela, "animazio klasikoenaren aldeko apustu psikodelikoa".
Horrez gain, Euskal Gidoigileak elkarteak Tú no eres yo (Marisa Crespo eta Moisés Romera) pelikulari eman dio Sail Ofizialeko Film Labur baten Gidoi Onenaren Saria, eta Cineclub FASek Red rooms Pascal Planteren pelikula aukeratu du, Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria berari emateko.
Bestalde, EAB Euskal Aktoreen Batasunak ex aequo emango die FANTeko Interpretazio Onenaren Saria Usue Alvarezi eta Urko Olazabali, Deadly Draw Nitya Lopezen lana; euskal film laburretako aktoreen lana epaitu dute EABren ordezkariek.
Sail Ofizialeko palmaresa larunbatean proiektatuko dute, BBK Aretoan, 19:30ean.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa