12:08

Zinema

Zikloa

Donostiako Zinemaldiak ez die huts egingo Bilboko eta Iruñeko zitei

N. V. | EITB Media

Donostiako zinema jaialdia bukatu berritan, bertan proiektatu dituzten filmen lagin bat ikusi ahalko da Azkuna Zentroan, Bilbon, eta Golem Baiona zineman, urriaren 2tik 8ra: "Un amor", "Puan", "O corno"…

  • ''O corno'' Urrezko Maskorraren irabazlea asteazkenean ikusi ahalko da Iruñean

    "O corno" Urrezko Maskorraren irabazlea asteazkenean ikusi ahalko da Iruñean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Larunbat iluntzean Jaione Camborda donostiar zuzendariak O corno filmari emandako Urrezko Maskorra jaso eta bi egunetara, martxan da dagoeneko Donostiako Zinemaldiak urtero Bilbora eta Iruñera egiten duen bisita.

Astebetez, urriaren 2tik 8ra Bilbon eta urriaren 2tik 6ra Iruñean, Donostiako jaialdian erakutsi dituzten pelikuletako batzuk ikusi ahalko dira Bilboko kultura espazioko zineman eta Iruñeko zineman.

Bilbon, Un amor (Hovik Keuchkerian aktoreari antzeztaldeko aktore onenaren saria ekarri zion pelikula horrek) emango dute astelehenean, Carefree days asteartean, Io capitano asteazkenean, Perfect days Wim Wendersen film barea ostegunean eta Anatomie d'une chute ostiralean, guztiak ere 19:00etan hasita eta, Un amor izan ezik (gaztelaniaz da) jatorrizko bertsioan, gaztelaniazko azpitituluekin aurkeztuta.

Larunbat eta igande eguerdietan, Superheroien familia eta Ilargirantz filmak emango dituzte, euskaraz, baita Un silence (larunbata, 18:00), Un métier sérieux (larunbata, 20:00), La memoria infinita (igandea, 18:00) eta Puan (igandea, 20:00) ere.

Sarrerek 5 euroko prezioa dute.

Iruñea

Iruñeko programazioa pelikula hauek osatuko dute: Le successeur (astelehena), O corno film onenaren Urrezko Maskorraren irabazlea (asteartea), Fallen leaves Aki Kaurismäkiren lana (asteazkena), Puan (osteguna) eta La zona de interés (ostirala).

19:30ean izango dira emanaldiak, Golem Baiona aretoan, eta ostegunera arte Zinemaren Jaiko prezio berezia izango dute, 3,5 eurokoa.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena