13:24

Zinema

Bigarren edizioa

ICOFF Gasteiz jaialdiak 44 pelikula proiektatuko ditu aste honetan

N. V. | EITB Media

Apirilaren 22an bukatuko da jaialdia, eta, besteak beste, Oscarretako eta Bafta sarietako zein Canneseko Jaialdiko film labur sarituak eskainiko ditu ordura arte.

  • Eneko Sagardoy, ''Arnasa'' film laburrean

    Eneko Sagardoy, "Arnasa" film laburrean

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

44 pelikula ikusiko dira guztira ICOFF Gasteiz film laburren nazioarteko jaialdian, gaur, astelehenarekin, hasita. Horietatik 30 sail ofizialean lehituko dira, apirilaren 22ra arte egingo duten urteroko hitzordu honen bigarren edizioan.

Sonia Pacios eta Kepa Sojo zinemagileek zuzenduta, jaialdiak lehiaketa eta nazioarteko jaialdietan saritutako, izendatutako edo azpimarratutako film labur esanguratsuak uztartzen ditu.  

"Ofiziala" izeneko saila Estatu mailakoa da, eta 30 pelikula batu dituzte bertan ("Arnasa", "Cuerdas", "Irrits", "Malkoak" eta "Muga", besteak beste"); "Eusko-Araba" izenekoan, berriz, 14 ("Aita", "Asko falta da?", "El trato", "Erlojupekoa", "Lyuba, mañana"… ). Film labur horietako zein sarituko duten epaimahai ofizialak ebatziko du, publikoaren saria izan ezik noski, eta 7.500 euro jasoko dituzte guztira.

"Nazioartekoa" atalak, azkenik, hamar lan eskainiko ditu; "An irish goodbye" Oscarraren eta Bafta sariaren irabazlea, "Ice Merchants" Cannesen saritutakoa eta "Warsha" Sundanceko irabazlea, tartean.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena