11:14

Zinema

Oscar sariak

"Tula" arabar film laburra, Oscarretik gertuago

N. V. | EITB Media

Beatriz de Silva zuzendariaren filma fikziozko film labur onenaren Oscar saria irabazteko 15 lan aurrehautatuen artean dago.

1:14
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Tula" Beatriz de Silva zuzendariaren arabar komedia laburra film labur onenaren Oscar saria irabazteko bost pelikulen zerrenda osatuko duten azken 15 hautatuen artean dago, Hollywoodeko Akademiak atzo igarri zuenez.

Batzorde tekniko batek aukeratu ditu 15 film horiek 200eko talde batetik, eta urtarrilaren 12an, Akademiako kide guztien artean, azken bost izendatuak aukeratuko dituzte, botoa emanez. Bost horietako batek irabaziko du film labur onenaren Oscar saria martxoaren 12an Los Angelesen.

Film horrek Tularen istorioa du kontagai, nesken eskola batean komunak garbitzen dituen emakumearena. Halako batean, bere eguneroko bizitza irauli egingo da, zentroko zuzendariaren 14 urteko alabak haurdun dagoela esaten dionean.

De Silvak EITBri esan dionez, "oso pozik" hartu du albistea, eta orain pelikula bultzatzen eta Akademiako kideei aurkezten jardun beharko du, horiek erabakiko baitute, beren bozen bidez, "Tula" azken bost izendatuen artean egongo ote den. Urtarrilaren 24an iragarriko dituzte Oscar sarietako izendapenak.

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena