Zinema
Estreina, ostiralean
Agentziak | EITB Media
Bilbotar zuzendariak bost turista Veneziara eramango ditu ostiralean estreinatuko duen filmean, eta han ikusiko dute bertako biztanleak edozer gauza egiteko prest daudela turismo neurrigabeari azkena emateko.
"Veneciafrenia" apirilaren 22an iritsiko da zinema aretoetara
Ostiralean, apirilak 22, "Veneciafrenia" Alex de la Iglesia bilbotar zinemagilearen filma Hegoaldeko zinema aretoetara iritsiko da, "fartsatik eta tonu groteskoan" hiri askok duten arazo handi bati, turismo masibo eta neurrigabeari, beldurrezko zinemaren iragazkitik begiratzen dion istorio bat.
"Veneciafrenia"ren gidoia Jorge Guerricaechevarría ohiko lankidearekin batera idatzi du De la Iglesiak, eta Veneziako inauteri jendetsu eta ezagunez ahal bezainbat gozatzeko asmoz Italiako hiri ederrera iritsi diren bost turistaren (Ingrid García Jonsson, Silvia Alonso, Goize Blanco bilbotarra, Nicolás Illoro eta Alberto Bang) istorioa du kontagai. Iritsitakoan, baina, gentrifikazioarekin eta turista samaldekin eta agintarien ahanzturarekin gogaituta zernahi egiteko prest dauden herritarren amorruari aurre egin beharko diote.
"Beldurrezko zinema ezin hobea da gauzak oharkabean kontatzeko", azaldu du De la Iglesiak.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa