15:47

Zinema

Udazkenean

Alex de la Iglesiak Sitgeseko zinema jaialdian estreinatuko du "Veneciafrenia"

N. V. | EITB Media

Fantasiazko Zinemaren Sitgeseko Jaialdia urriaren 7tik 17ra egingo dute Bartzelonako herrian.

  • ''Veneciafrenia'' Alex de la Iglesiaren pelikularen kartela

    "Veneciafrenia" Alex de la Iglesiaren pelikularen kartela

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alex de la Iglesia bilbotar zuzendariak urriaren 7tik 17ra egingo duten Fantasiazko Zinemaren Sitgeseko Jaialdian estreinatuko du nazioarte mailan "Veneciafrenia", bere film berria.

"Veneciafrenian", Armando de Razza, Ingrid García Jonsson eta Silvia Alonso aktoreak daude Alex de la Iglesiaren esanetara, eta Venezia beldurgarri batean beren bizitzaren alde borrokatu beharko dira istorioan. Zinema aretoetara azaroaren 26an iritsiko da.

De la Iglesiak, gainera, "El cuarto pasajero" ere badu estreinatzeko, besteak beste Bilbon filmatutako road moviea. Julianen (Alberto San Juan) istorioa du kontagai: arazo ekonomikoak dituen 50 urteko gizonezkoa da, eta autoetako joan-etorriak beste batzuekin egiteko aplikazio batera joko du.

Fantasiazko Zinemaren Sitgeseko Zinemaldia emakumezko zinemagile batek irekiko du historian lehenengoz. Ana Lily Amirpour izango da, "Mona Lisa and the Blood Moon" filmarekin.

Zinemaldiak aforo mugatua izango du, egungo neurriei jarraituta, eta ez du espero nazioarteko izan askorik, nahiz eta "iaz baino gehiago bai etorriko diren", Angel Sala jaialdiaren zuzendariak adierazi duenez.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena