16:45

Zinema

Koronabirusaren aurrean

Fant eta Zinebi jaialdiek programak moldatu dituzte edizio seguruak bermatzeko

Agentziak | Erredakzioa

Fantasiazko Zinemaren Jaialdia eta Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia egin egingo dituzte, zailtasunak zailtasun.

  • Zinebi

    Zinebik bertan behera utzi ditu EAEtik kanpoko gonbidatuentzako gonbidapenak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bilboko Udalak antolatzen dituen Fant Fantasiazko Zinema Jaialdiak eta Zinebi Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak segurtasun protokoloak egokitu dituzte, aurtengo "edizioak seguruak izan daitezen". Fant jaialdiaren 26. edizioa azaroaren 7an hasiko da, eta Zinebiren 62.a hilaren 13an.

Hala, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, bi jaialdiek segurtasun eta higiene neurriak ezarri dituzte bertaratutakoentzat: zinema aretoen edukiera erdiera mugatuko da eta espazio bakoitza garbitu eta desinfektatzeko 30 minutu gordeko dira saio baten eta hurrengoaren artean; maskarak nahitaez erabili beharko dira, ikusleen artean segurtasun distantzia bermatuko da eta gela hidroalkoholikoa izango dute eskura.

Era berean, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko profesionalen gonbidapenak bertan behera utzi dituzte, eta saioen kopurua murriztuko du.

Bestalde, edizio honetan, Zinebik 121 film emango ditu zuzenean Golem Alhondiga zinema aretoetan, Arte Ederren Museoan, Guggenheim museoan eta Arriaga Antzokian (89 film labur, 25 film luze eta sei film ertain). Egungo egoeraren aldakortasuna kontuan hartuta, baina, bonu guztiak ezeztatu dituzte.

Sarean, FestHome plataformaren bidez, Sail Ofizialean (Film Laburren Nazioarteko Lehiaketan) parte hartzen duten filmak ikusi ahal izango dira; Filmin plataforman, berriz, ZIFF-Zinebi First Film lehiaketa sailean parte hartuko duten bederatzi film luzeak ikusi ahalko dira, guztiak ere estreinaldiak estatuan.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena