15:05

Zinema

Azaroak 7-12

Carpenterren eta Joon-horen klasikoak eta Galder Gaztelu-Urrutiari saria, FANTean

Agentziak | Erredakzioa

Bilboko Zinemaldi Fantastikoa azaroaren 7tik 12ra egingo dute, udaberrian atzeratu eta gero.

  • ''Dar-dar''

    "Dar-dar" Paul Urkijoren film laburrak irekiko du Fant

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

30 monedas Alex de la Iglesia bilbotar zinemagilearen telesailaren proiekzio berezia eta John Carpenter estatubatuarraren eta Bong Joon-ho korearraren pelikula klasikoak eskainiko ditu, besteak beste, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 26. edizioak. Azaroaren 7tik 12ra egingo da, udaberrian pandemiaren ondorioz atzeratu eta gero.

Gainera, Galder Gaztelu-Urrutia El hoyoren zuzendariak Fantrobia saria jasoko du, zinema munduko figura berriei eskaintzen zaiena.

Sail ofizialean hamar pelikula lehiatuko dira, film luze, gidoi eta zuzendaritza onenaren sariak lortzeko.

Alex de la Iglesia

Azaroaren 8rako, 30 monedas Alex de la Iglesiaren telesailaren (HBO) proiekzio berezia prestatu du jaialdiak, eta, hilaren 10ean, zuzendari horren La comunidad pelikula eskainiko dute, estreinatu zeneko 20. urteurrenean.

Fant Maisuak atalean, azpimarratzekoa den programazioa aurkeztu dute: John Carpenter estatubatuarraren (The thing), Donald Cammel britainiarraren (White of the Eye) eta Bong Joon-ho korearraren (Parasites) pelikulak emango dituzte.

Film laburrak

Film laburrek pisu handia izango dute berriz ere Fanten programazioan: 22 lan (10 euskaldunak) lehiatuko dira film labur onenaren eta publikoaren sarian. Jaialdia azaroaren 7an abiatuko dute Psycho Gorman Steven Kostanskiren film luzeak eta Dar-dar Paul Urkijoren film laburrak.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena