11:57

Zinema

61. edizioa

‘Entire days together’ filmak irabazi du Zinebiren sari nagusia

eitb.eus

Luise Donschen alemaniar zuzendariaren lana fikziozko film laburra da. “Mateoren ama”k Euskal Zinearen Sari Nagusia irabazi du, eta “Solo son peces” euskal lanak Zine Espainiarrarena.

  • 'Entire days together'

    'Entire days together' alemaniarrak irabazi du jaialdiko sari nagusia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Luise Donschen “Ganze Tage zusammen (Entire days together)” (2019, Alemania) fikziozko film laburrak irabazi du Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren, Zinebiren, 61. edizioko sari nagusia, antolatzaileek iragarri dutenez.

Jaialdiko beste sari nagusiak, bestalde, bi euskal film laburrek eraman dituzte: Aitor Arregiren eta Jose Mari Goenagaren “Mateoren ama”k Euskal Zinearen Sari Nagusia, eta Ana Sernaren eta Paula Iglesiasen “Solo son peces”ek Zine Espainiarraren Saria.

Gaur gauean jasoko dituzte sariok, Arriaga antzokian 20:00etatik aurrera egingo duten itxiera galan.

Guztira 57 film labur lehiatu dira Zinebiren edizio honetan, Sail Ofizialean, eta epaimahaia osatu dute Fernando Franco zinemagileak, Nahikari Ipiña ekoizleak, Marcel Jean Annecyko Animazio Zinema Jaialdi ospetsuko zuzendariak, Susana S. Rodrigues programatzaile portugaldarrak eta Reem Shilleh palestinar ikertzaile eta idazleak.

Zinebiren 61. edizioaren amaiera ekitaldia gaur, ostiralarekin egingo dute Arriaga antzokian (20:00etan). Ekitaldian, sari guztiak banatu eta Ohorezko Mikeldia emango diote Márta Mészárosi. Haren bilobak, Cleo Ladanyi aktoreak, jasoko du.

BILBOKO JAIALDIKO SARI NAGUSIA

“GANZE TAGE ZUSAMMEN (ENTIRE DAYS TOGETHER”, Luise Donschen (Fik. Alemania)

EUSKAL ZINEAREN SARI NAGUSIA

“MATEOREN AMA (MATEO´S MOTHER)”, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga (Fik. Euskadi)

ZINE ESPAINIARRAREN SARI NAGUSIA

“SOLO SON PECES (THEY´RE JUST FISH)”, Ana Serna eta Paula Iglesias (Dok. Euskadi)

FIKZIOZKO MIKELDIA

“EMTEHAN (EXAM)”, Sonia K. Hadad (Iran)

ANIMAZIOZKO MIKELDIA

“PHYSIQUE DE LA TRISTESSE (THE PHYSICS OF SORROW)”, Theodore Ushev (Kanada)

DOKUMENTALEN MIKELDIA

“CARNE (FLESH)”, Camila Kater (Brasil / Espainia)

AIPAMEN BEREZIA:

“THE STROKER”, Pilvi Takala (Finlandia)

----------------

ZIFF - ZINEBI FIRST FILM SARIA

“LAS FACULTADES (THE FACULTIES)”, Eloísa Solaas (Dok. Argentina)

AIPAMEN BEREZIA:

“THOSE THAT, AT A DISTANCE, RESEMBLE ANOTHER”, Jessica Sarah Rinland (Dok. Espainia / Erresuma Batua)

AIPAMEN BEREZIA:

“SPHIA E AGËS (AGA´S HOUSE)”, Lendita Zeqiraj (Fik. Kosovo / Kroazia / Albania / Frantzia)

EPAIMAHAI GAZTEAREN ZIFF - ZINEBI FIRST FILM SARIA

“SÄSONG (RIDGE)”, John Skoog (Suedia, 2019).

EUSKAL GIDOI ONENAREN SGAE FUNDAZIOA –EUSKADIKO KONTSEILUA SARIA

“ANTI”, Josu Martínez (Fik. Euskadi)

IKUS-ENTZULEEN EITB SARIA

“WARUM SCHNECKEN KEINE BEINE HABEN (WHY SLUGS HAVE NO LEGS)”, Aline Höchli (Ani. Suitza)

FAS ZINE KLUB SARIA

“LA VÍA FLOTANTE”, Zazpi T´erdi Kolektiboa. (Dok. Euskadi)

UNICEF SARIA

“ADAM”, Shoki Lin (Fik. Singapur)

ZINEBI NETWORKING 2019: Dokumentalen sorgunea SARIA

“5 MINUTU”, Amaia Nerekan Umaran (Marmoka Films). (Ekoizpena: Gentzane Martínez de Osaba, Alex García de Vicuña).

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena