13:34

Zinema

Film laburrak

2018ko Kimuak katalogoko zazpi filmak aukeratu dituzte

21. edizioko lanen zuzendariak Maddi Barber, Josu Martinez, Maria Elorza, Iban del Campo, Miguel Angel Jimenez, Sara Fantova eta Pello Gutierrez dira.

1:46
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kimuak Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak Etxepare Euskal Institutuaren bitartez eta Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin antolatutako programaren 21. edizioan banatuko den film labur sorta aukeratu dute Carlos Plaza Donostia Kulturako Zine Unitateko teknikariak, Iván Miñambres UniKo ekoiztetxeko zuzendariak, Jorge Rivero zinemagileak, Lorena Martín Canarias en corto programako teknikari arduradunak eta Ruth Pérez de Anucita Donostiako Zinemaldiko Komunikazio arduradun eta zuzendaritza batzordeko kideak.

Aurkeztutako 78 proposamenak aztertu eta gero, film hauek aukeratu dituzte: 592 metroz goiti (Maddi Barber), Ama (Josu Martinez), Ancora lucciole (Maria Elorza), Espedizio handia (Iban del Campo), Kafenio kastello (Miguel Angel Jimenez), No me despertéis (Sara Fantova) eta Zain (Pello Gutierrez).

Hizkuntzei dagokienez, filmetako bi euskara hutsean daude, beste bi euskaraz eta gaztelaniaz, bat euskaraz eta frantsesez, bat gaztelaniaz eta italieraz eta azken bat grekoz.

Kimuakek euskal film laburren sustapena eta banaketa du helburu. Hautatu dituzten film labur hauek nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bidaliko dituzte gaurtik hasita.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena