11:03

Zinema

Otsailak 9-19

Eneko Atxari buruzko filma, Berlinaleko sukaldaritza atala irekitzeko

Agentziak | Erredakzioa

Gainera, “El bar” Alex de la Iglesia bilbotar zuzendariaren film berria erakutsiko dute Sail Ofizialean, lehiaketatik kanpo. Otsailaren 9an hasiko da Berlingo zinemaldia.

  • Otsailaren 12an emango dute ''Soul'' filma. Argazkia: Efe.

    Otsailaren 12an emango dute "Soul" filma. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eneko Atxa bizkaitar sukaldariaren inguruko dokumental batek zabalduko du Berlinale Berlingo Nazioarteko Zinemaldiaren sukaldaritza atala.

Ohar baten bidez egin dute iragarpena jaialdiaren antolatzaileek, eta erantsi dute filma proiektatu ondoren Atxak eta beste hiru sukaldarik menu berezia prestatuko dutela, beren-beregi egun horretarako sortua, Gropius Mirror jatetxean.

“Soul” da Atxari buruzko dokumentalaren izenburua, eta Jose Antonio Blancok eta Angel Parrak egin dute. Sukaldaritzaren arimaren bila Atxak Katalunian eta Japonian zehar egindako bidaia erakusten du lanak.

Alex de la Iglesia, Sail Ofizialean

Alex de la Iglesia euskal zuzendariak “El bar” bere film berria estreinatuko du Berlinalen, Sail Ofizialean baina lehiaketatik kanpo, antolatzaileek zabaldu dutenez.

“T2 Trainspotting”, “Return to Montauk”…

Berlinaleren 67. edizioa otsailaren 9an hasiko da, eta Paul Verhoeven herbeheretar zinemagile eta gidoilaria izango da epaimahaiaren burua.

Jaialdiaren Sail Ofizialean, “T2 Trainspotting” Danny Boyle eta Ewan McGregor jendartean ezagutarazi zituen filmaren bigarren zatia emango dute.

Gainera, film hauek ere arituko dira Urrezko Hartza lortzeko norgehiagokan: “Return to Montauk” (Volker Schlöndorff), “Joaquim” (Marcelo Gomes), “On the beach at night alone” (Hong Sansoo), “Mr Long (Sabu) eta “The other side” (Aki Karurismaki).

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena