Zinema
Lan berria
Agentziak | Erredakzioa
Bilbotar zuzendariaren pelikula thriller korala da, eta Blanca Suarez, Mario Casas, Carmen Machi eta Jaime Ordoñez aktoreak berriz izan ditu De la Iglesiak bere aginduetara.
"Mi gran noche" izan zen De la Iglesiaren aurreko filma. Argazkia: Efe.
Albisteak (1)
“El bar” Alex de la Iglesia bilbotarrak zuzendutako eta aktore taldean, besteak beste, Blanca Suarez, Mario Casa, Carmen Machi eta Jaime Ordoñez dituen pelikula urtarrilaren 20an estreinatuko dute, Sony Pictures ekoiztetxeak gaur iragarri duenez.
Lanean, Secun de la Rosa, Joaquin Climent, Terele Pavez, Alejandro Awada, Jordi Aguilar, Diego Braguinsky eta Mamen Garcia ere agertzen dira.
“El bar”en istorioari dagokionez, pertsona oso desberdinen talde bat Madrilgo kafetegi batean gosaltzen kokatu du zinemagileak, eta beraietako batek tiro bat hartuko du buruan, lokaletik irteten ari dela.
Zazpi aste iraun zuten Valentzian eta Madrilen egindako filmatze lanek, eta martxoaren 23an bukatu zituzten.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa