12:50

Zinema

Film berria

Alex de la Iglesia 'El bar' pelikula filmatzen hasi da

Agentziak | Erredakzioa

Gidoia bilbotar zinemagileak berak eta Jorge Guerricaechevarria haren ohiko lankideak idatzi dute, eta, besteak beste, Mario Casas, Blanca Suarez eta Terele Pavez aktoreak agertuko dira.

  • De la Iglesia, aurtengo Zinemaldian. Argazkia: Efe.

    De la Iglesia, aurtengo Zinemaldian. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alex de la Iglesia “El bar” bere film berria grabatzen hasi da, alboan Mario Casas, Blanca Suarez, Carmen Machi, Secun de la Rosa, Terele Pavez eta beste hainbat aktore dituela, ekoizleek gaur iragarri dutenez.

Bilbotar zinemagileak berak eta Jorge Guerricaechevarria haren ohiko lankideak idatzi dute gidoia, eta komedia beltza eta thriller-a nahasten ditu, De la Iglesiaren betiko estiloan. Madrilgo erdialdeko taberna batetik irten ezinik dauden pertsonaiak aurkezten ditu istorioak.

Sinopsian diotenez, pertsonaia horietako batek tiro bat jasoko du buruan, tabernatik presaka irteten saiatzen denean. Ordutik aurrera, barruan harrapatuta geldituko dira denak.

Filmatze lanak atzo hasi ziren, “Madrilen eta hiriaren inguruan”, eta Jaime Ordoñez, Joaquin Climent, Alejandro Awada, Jordi Aguilar, Diego Braguinsky eta Mamen Garcia aktoreak ere agertuko dira.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena