Zinema
Hamabigarren film luzea
Agentziak | Erredakzioa
Raphael, Mario Casas, Pepón Nieto, Blanca Suárez, Santiago Segura, Carlos Areces, Enrique Villen, Jaime Ordóñez eta Terele Pávez aktoreak agertzen dira filmean, besteak beste.
“Mi gran noche” Alex de la Iglesia bilbotar zuzendariaren filma urriaren 23an estreinatuko dute, Universal etxeak ohar batean iragarri duenez.
Besteak beste aktore hauek agertzen dira lanean: Raphael, Mario Casas, Pepón Nieto, Blanca Suárez, Santiago Segura, Carlos Areces, Enrique Villen, Jaime Ordóñez eta Terele Pávez.
Halaber, Carolina Bang, Luis Callejo, Ana Polvorosa, Luis Fernández, Antonio Velázquez, Carmen Ruiz, Toni Acosta, Tomás Pozzi, Marta Castellote, Ignatius Farray, Eduardo Casanova, Daniel Guzmán, Lucía de la Fuente, Carmen Machi eta Hugo Silva ere agertzen dira.
Jose da pelikulako protagonista: langabezian dagoela, aldi baterako lanen enpresa batek Madrilgo aldirietako industrialde batera bidali du abuztuan, Gabon zahar gaueko gala batean estra gisa lan egin dezan. Berak eta bere moduko ehunka pertsonak aste eta erdi daramate gau eta egun bertan itxita, izerdi patsetan beren onetik kanpo, barre egiten ari diren itxurak eginez, tuntun itxuraz urte berria datorrela behin eta berriz ospatzen.
Saioaren aurkezleek elkar gorroto dute, eta lehian ari dira etengabe, telebista katea itxi ez dezaten lanean ari den ekoizlearen faborea lortze aldera. Alphonso kantariak beste inork baino ikusle kuota handiagoa izan nahi du, eta, nahiz eta inork susmorik hartu ez duen, arrisku bizian da. Ikusi eta entzuten ari ez diren kantuei txaloka ari diren bitartean, estrak zoratu egingo dira eta protagonista maitemindu egingo da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa