Zinema
Jarraipena
Erredakzioa
Gidoia “oso gordin” dago oraindik, baina, Diego San Jose gidoilariak iragarri duenez, apirilean hasi nahi dute filmatzen.
Asmoak gauzatuz gero, "Ocho apellidos vascos"en bigaren zatia 2015eko amaiera aldera egongo da zinemetan, eta Diego San Josek, filmaren gidoigileetako batek aurreratu duenez, lehenengoak bezala, "jolasak" izango ditu, baina independentea eta gai aldetik "mamitsuagoa" izango da.
San Josek Kordoban egin ditu adierazpenok, gidoigileen biltzar batean, eta espainiar filmik arrakastatsuenaren jarraipenaren gidoia "oso gordin" dagoela gaineratu du.
Diego San Jose eta Borja Cobeaga "Ocho apellidos vascos"en gidoigileek bi aste soilik daramatzate bigarren zatiaren gidoian lanean, eta uda "bizia" izango dutela aitortu du San Josek. Gainera, lehen zatiko protagonistak, Dani Rovira, Clara Lago, Karra Elejalde eta Camen Machi, bigarrena pelikula egiteko ezinbestekoak direla adierazi du.
Bigarren zatia 2015eko apirilean filmatzen hasi eta urte amaierarako prest edukitzea da lantaldearen helburua, nahiz eta, San Joseren hitzetan, "komediaren kalitate ona lanak amaitzeko premiaren aurretik jarriko dugun".
Hala ere, gidoigilea jakitun da "inoiz" ez dutela lehenengo zatiaren arrakasta errepikatuko; izan ere, Martinez Lazaroren filmak 56 milioi euro bildu zituen zinemetan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa