Zinema
Zinema fantastikoa
Mel Brooks eta "Young Frankenstein" komedia klasikoa omenduko ditu jaialdiak, "FANTen maisuak" sailean.
'Open Grave'. Argazkia: FANT
"Haunter" film frako-kanadarra eta "Open Grave" estatubatuarra lehiatuko dira gaur FANTeko sail ofizialean, eta jaialdiaren "FANTeko Maisuak" sailak omenaldia egingo dio Mel Brooks zuzendariari "Frankenstein Gaztetxoa" izenburuko bere komedia klasikoagatik.
Brooks-en filmekin abiatuko da Golem aretoetan. 1974an estreinatutako film hori "Frankensteinen andregaia" deritzon klasikoari egindako parodia da, eta estreinaldiaz geroztik igarotako 40 urte hauetan, gatibatuta utzi izan ditu belaunaldi berrietako zinemazaleak.
Klasikoei egindako omenaldiaren ondoren, jardunaldi honetan, lehiara bildutako bi titulu proiektatuko dituzte: 19:45ean "Haunter" proiektatuko dute, "Cube" (1997) film arrakastatsua egin zuen Vicenzo Natalik zuzendutakoa. Lan honen ondoren, "Cypher", "Nothing" eta "Splice: Experimento Mortal" bezalako tituluez osatutako ibilbidea egin du.
22:00etan "Open Grave" (EEBB 2013, 101') delakoaren txanda izango da. Lan hau egin duen Gonzalo López-Gallego madrildarrak "Nómadas" izeneko lanarekin hasi zuen bere zinegile-karrera, eta "El Rey de la Montaña" delakoari esker, Hollywood-era jauzi egin eta "Apollo 18"an parte hartzeko aukera izan zuen.
Golem Zinemetako 2. Aretoan, saio-ordutegi berberaz eta doako sarreraz, zinema korearrari eskainitako zikloa, #littlesecretfilm eta "Ikuspegi Fantastikoa" egiten jarraituko da.
Era berean, eguena arte, "Misfits" telesailaren zenbait atalen doako proiekzioak mantenduko dira FNACeko proiekzio-aretoan, 18:00etatik aurrera.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa