13:01

Zinema

Dokumentala

Alex de la Iglesiak Messiri buruzko pelikula filmatzen jarraitzen du

Erredakzioa

Argentinan hainbat astez filmatu eta gero, Alex de la Iglesia bilbotar zuzendariak Bartzelonan jarraituko ditu Leo Messiren inguruko pelikula filmatzeko lanak.

  • Alex de la Iglesia. Argazkia: EiTB.

    Alex de la Iglesia. Argazkia: EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Leo Messiren inguruko pelikula biografikoa filmatzeko lanen lehen zatia Argentinan gauzatu du Alex de la Iglesia euskal zuzendaria buru duen lantaldeak, eta orain Bartzelonan jarraituko dute futbol izarraren bizitza pantailaratzeko lanean. Mediaprok ekoitzita, fikzioa eta dokumentala uztartuko dituzte udan estreinatu nahi dute zinema proiektu honetan.

Rosario jokalariaren jaioterrian, euskal zinemagileak Leo Messiren gaztaroaren berri jaso eta filmatu du, baita umea zeneko zailtasunak ere.

Cesar Luis Menottik eta Alejandro Sabellak parte hartu dute Rosarioko jokalari txiki handiak arrakastara heltzeko egindako bidea, futbolaren nazioarteko erregetzarako igoera, irudikatzeko lanean.

De la Iglesiak argentinar futbolariaren inguruko pertsonengana jo du, haren erretratu plurala egiteko eta ikuspuntu ezberdinak edukitzeko.

Grandoli futbol taldea, Messiren estiloa zehaztu zuen kluba, eta Newells Old Boys, Barçan sartu aurretik bere taldea izan zena, bisitatu dituzte Argentinan. Filma udan estreinatu nahi dute, Brasilgo Munduko Txapelketaren aurretik.

Alex de la Iglesiak zortzi Goya sari irabazi zituen "Las brujas de Zugarramurdi" pelikulari esker. Behin baino gehiagotan esan du De la Iglesiak ez dela futbolzalea; erronka izango da berarentzat film hau, beraz.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena