14:08

Zinema

27. edizioa

Sirenak, Goya sarietako alfonbra gorriko protagonistak

Erredakzioa

Beltza, urdina, gorria edo urrea izan dira emakumezko aktoreek aurtengo soinekoetarako aukeratu dituzten koloreak. Gizon gehienek esmokin beltz klasikoa jantzi dute.

1:58
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aurtengo Goya sarietan dandar luzeak zituzten soinekoak izan dira nagusi. Horrela, sirenak nagusitu dira alfonbra gorrian.

Beltza, urdina, gorria edo urrea izan dira emakumezko aktoreek aurtengo soinekoetarako aukeratu dituzten koloreak. Gizon gehienek esmokin beltz klasikoa jantzi dute.

Goya Toledok Elie Saab diseinatzailearen soineko dotorea aukeratu du, eta Eva Hachek jantzi urdin batekin zeharkatu du alfonbra gorria. Blanca Suarezek Pucciren diseinu urdin bat jantzi du, eta Macarena Garciak Dior etxearen soineko gorri luze bat.

Dior etxearen gona bat eta Talph Simmonsen jertse beltz bat jarri ditu Maribel Verduk.

Angela Monilak Caprileren belusazko soineko beltz bat eta aitak amari oparitu zion diamantezko paparreko orratz bat eraman ditu, hedabideei eman dizkien azalpenen arabera.

Sirenarik eleganteetako bat izan da Nieves Alvarez, Stephen Rollanen diseinu batekin. Soinekoa txuria eta beltza zen, eta lore gorri handi bat zuen aurrealdean.

Concha Velascok merkealdian erosi zuen Goya sarietan jantzi duen Armaniren esmokina. Diru asko balio zuela, baina ehuneko 60 merkeago eskuratu zuela azaldu du aktoreak.

Jose Sancho aktorearen hitzetan, berriz, emazteak erosi zion esmokin beltza.

Leon sendiari dagokionez, Mariak Gucciren soineko zuria aukeratu du, Pacok Ferragamoren esmokin bat, eta amak, Marina Rinaldiren jantzi beltz bat, seme-alabek oparitutakoa.

Gorria izan da kolore nagusienetako bat, eta, besteak beste, Marisa Paredes beteranoak eta Macarena Garciak jantzi dute. Candela Peñak, baina, David Delfinen jantzi zuri bat aukeratu du; izan ere, kolore horrek zorte ona ematen diola esan du.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena