Oscarrak 2020
95 edizioa
N. V. | EITB Media
Dan Kwanek eta Daniel Scheinertek zuzendutako filmak hamaika izendapen jaso ditu, besteak beste film onenarena, zuzendari onenarena, jatorrizko gidoi onenarena, emakumezko aktore onenaren, gizonezko aktore onenarena eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena.
"Everything Everywhere All at Once"
"Everything Everywhere All at Once" (11 izendapen) eta "The Banshees of Inisherin" eta "Im Westen nichts Neue" (bederatzina izendapen) dira Oscar sarien 95. ediziorako izendapen gehien jaso dituen pelikulak. Hollywoodeko Akademiak martxoaren 12an banatuko ditu golardoak, Euskal Herrian martxoaren 13ko goizaldea dela.
Hiru horiez gain, film onenaren sarirako hautagaiak izango dira "Elvis" (Baz Luhrmann, zortzi izendapen), "The Fabelman" (Steven Spielberg, 7 izendapen) eta 2022an ikusleen babes handia jaso duten bi pelikula, "Top Gun: Maverick" (Joseph Kosinski, 6 izendapen) eta "Avatar: The Way of Water" (James Cameron, 4 izendapen).
Film onenaren sarirako zerrenda osatzen duten beste hiru pelikulak hauek dira: "Tár" (Todd Field, bost izendapen), "Women Talking" (Sarah Polley, bi izendapen) eta "The trinagle of sadness" (Ruben Östlund, hiru izendapen).
Martin McDonagh ("The Banshees of Inisherin"), Daniel Kwan eta Daniel Scheinert ("Everything Everywhere All at Once"), Steven Spielberg ("The Fabelman"), Todd Field ("Tár") eta Ruben Östlund ("The triangle of sadness") dira zuzendari onenaren Oscar sarirako hautagaiak.
Interpretazioei dagokienez, emakumezko aktore onenaren saria Cate Blanchett ("Tár"), Ana de Armas ("Blonde"), Andrea Riseborough ("To Leslie"), Michelle Williams ("The Fabelman") edo Michelle Yeohrentzat ("Everything Everywhere All at Once") izango da, eta antzeztaldeko emakumezko aktore onenarena Angela Bassett ("Black Panther: Wakanda Forever"), Hong Chau ("The Whale"), Kerry Condon ("The Banshees of Inisherin"), Jamie Lee Curtis ("Everything Everywhere All at Once") edo Stephanie Hsurentzat ("Everything Everywhere All at Once").
Gizonezkoei dagokienez, aktore onenaren sarirako hautagaiak dira Austin Butler ("Elvis"), Colin Farrell ("The Banshees of Inisherin"), Brendan Fraser ("The whale"), Paul Mescal ("Aftersun") eta Bill Nighy ("Living") eta antzeztaldeko gizonezko onenaren sarirakoak, hauek: Brendan Gleeson ("The Banshees of Inisherin"), Brian Tyree Henry ("Causeway"), Judd Hirsch ("The Fabelman"), Barry Keoghan ("The Banshees of Inisherin") eta Ke Huy Quan ("Everything Everywhere All at Once").
Nazioarteko pelikula onenaren Oscar saria Irlandara ("The Quiet Girl"), Belgikara ("Close"), Argentinara ("Argentina, 1985"), Poloniara ("EO") edo Alemaniara ("Im Westen nichts Neue") joango da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa