Ikastetxe batean 9 urteko bi neska txinatarrek bat egiten dute ikasturte hasieran. Denek uste dute lagunak izango direla, baina ezerk ez ditu batzen. Lucia, etorkinen bigarren belaunaldia da. Erabat espainiarra sentitzen da, eta ikastetxeko gainerako lagunekin integratzea baino ez du buruan. Guraso "normalak" izatea gustatuko litzaioke, gainerako lagunek bezala, baina beretarrek etengabe lotsatzen dute, ez baitute gaztelaniaz hitz egiten, 14 ordu baino gehiago ematen dituzte bazarrean, eta ez diote urtebetetzea Burger Kingean ospatzen ere uzten. Beste neskatoa Xiang da. Adoptatua da eta, bere aurpegiarekin, gurasoen alaba ez dela salatzen du. Xiangek bere familia biologikoaz galdetzen dio bere buruari; ez da txinatar sentitzen eta ez du bere burua onartzen gainerako haurren aurrean. Bi neskak gurutzatu egingo dira, banandu, eta, azkenean, hil ala bizikoak izango dira bata bestearentzat, beren nortasuna bilatzeko.
kultura
Ikastetxe batean 9 urteko bi neska txinatarrek bat egiten dute ikasturte hasieran. Denek uste dute lagunak izango direla, baina ezerk ez ditu batzen.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa