kultura
Heriotza
AGENTZIAK | EITB MEDIA
72 urterekin hil den artistak eskultura ugari utzi ditu, bere jaioterrian ez ezik, baita Bilbon, Donostian eta hainbat museotan ere.
Jose Zugasti. Argazkia: Eibarko Udala
Jose Zugasti eskultore eibartarra hil da gaur, larunbata, 72 urte zituela, Gipuzkoako Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuko foru diputatu Goizane Alvarezek jakinarazi duenez.
X sare sozialaren bidez, Zugastiren heriotza deitoratu du, eta nabarmendu duenez, "artea eraldatu zuen, ondare izugarria utziz".
Lan asko egin zituen, eta bere jaioterrian ez ezik, Bilbon eta Donostian ere utzi ditu obrak, baita zenbait museotan ere. "Bere sormena eta ikuskera beti gurekin egongo dira. Goian bego", idatzi du Alvarezek.
Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari Marisol Garmendiak ere doluminak agertu ditu.
Eibarren jaio zen Zugasti, 1952an. Madrilgo San Fernando Arte Ederren Goi Eskolan egin zituen Arte ikasketak. 1980an, baina, Euskal Herrira itzuli zen, eta Donostian bizi izan da harrezkero.
Donostiako 85. Musika Hamabostaldiko kartela sortu zuen
85. Musika Hamabostaldiaren kartelaren egilea izan zen. 2024ko abuztuaren 1etik 30era bitartean egin zuten musika klasikoko jaialdia, Donostian nagusiki eta Euskal Herriko beste hainbat udalerritan.
Artista eibartarra pinturatik abiatu eta eskulturara igaro zen, eta azken urteotan pintura lantzera bueltatu, eta, horrez gain, bideogintzan murgildu da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa