16:56

kultura

Izendapena

Eusko Jaurlaritzak "konfiantza osoa" jarri du Miren Arzalluz Guggenheimen zuzendari berriarengan

EITB MEDIA

Ohar batean adierazi duenez, erabaki hori "ziklo berri batean" kokatu du, gizartearen eta artearen munduaren erronka berriei erantzuteko.

  • Miren Arzalluz aukeratu dute museoaren zuzendari berri gisa.

    Miren Arzalluz aukeratu dute museoaren zuzendari berri gisa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ibone Bengoetxea lehendakariordeak esan du Eusko Jaurlaritzak "konfiantza osoa" duela Miren Arzalluzengan, Juan Ignacio Vidarteren ordezko gisa Guggenheim Bilbao museoaren zuzendari izendatu baitute astearte honetan.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu ere badenak adierazi duenez, zuzendari nagusi berriak laguntza osoa izango du museoak "proiektu arrakastatsua izaten jarrai dezan".

Guggenheim Bilbao museoaren patronatuak, Imanol Pradales lehendakaria buru duela, izendatu du Miren Arzalluz museoko zuzendari nagusi, azken hilabeteetan egindako nazioarteko hautaketa prozesua behin amaituta.

Ohar batean, Eusko Jaurlaritzak ziurtatu du erabaki hori "ziklo berri" baten baitan hartu duela, gizartearen eta artearen munduaren erronka berriei erantzuteko.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena