kultura
Palmaresa
Erredakzioa
Halaber, Fernando Truebak zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra eskuratu du. Halaber, Pablo Bergerren 'Edurnezuri' filmak Epaimahaiaren Sari berezia jaso du.
Informazio gehiago (1)
François Ozon frantziarraren Etxean filmak film onenaren Urrezko Maskorra eskuratu du Zinemaldiko 60. edizioan. Gainera, gidoi onenaren Epaimahaiaren Saria ere eman diote Ozoni.
Oldarkorra azaldu da Ozon saria jasotzean. "Krisi garaietan ezin diogu kulturari eraso egin, ideia okerra da", salatu du zinemagileak, "horrela ez garelako krisitik aterako. Zinemarekiko amodioaz eta zinemaren beharraz hitz egiten du pelikula honek, munduak zinema espainiarra ere behar du".
Irakasle baten eta bere ikaslearen arteko joko intelektual batean oinarritutako Etxean filmak FIPRESCI saria irabazi zuen jada Toronton. Oraingoan, Donostian, publikoaren eta epaimahaiaren oniritzia ere lortu du.
Gaurko kinieletan faboritoa zen beste filmak, Pablo Bergerren Edurnezuri, epaimahaiaren Aipamen Berezia eta emakumezko onenaren Zilarrezko Maskorra (Macarena Garcia aktorearentzat) jaso ditu.
Halaber, Fernando Trueba zinemagileak zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi du Artista eta modeloa filmagatik. "Zinema artea eta kultura da, eta dirudienez, batzuei hau ahaztu egiten zaie", azpimarratu du Truebak saria jaso duenean. "Gora zinema askea!", esan du oihu batez oholtzatik irtetzean.
Irabazleen zerrenda osoa
-Film onenaren Urrezko Maskorra: Etxean (François Ozon)
-Zuzendari onenaren Urrezko Maskorra: Fernando Trueba (Artista eta modeloa)
-Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra: Macarena Garcia eta Katie Coseni
-Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra: Jose Sacristan
-Argazkilaritza onenaren Epaimahaiaren saria: Touraj Aslani (Fasle Kardagan)
-Gidoi onenaren Epaimahaiaren saria: Etxean (François Ozon)
-Epaimahaiaren sai berezia: Edurnezuri (Pablo Berger)
-Kutxa-Zuzendari berriak saria: Txakur Haragia
-Horizontes saria: Azken Elvis
-SGAE-Autore Fundazioaren Publikoaren saria: The Sessions (Ben Lewis, AEB)
-Fipresci saria: Hildakoa eta zoriontsu izatea (Javier Rebollo)
-Signis saria: Arrantzarako egunak (Carlos Sorin)
- Euskaltel Gazteariaren saria: 7 kutxa (Juan Carlos Maneglia eta Tana Schembori, Paraguay)
-TVE-Beste begirada saria: Peamin/Six acts' (Jonathan Gurfinkel, Israel). Aipamen berezia: Atentatua (Ziad Doueiri, Libano-Frantzia-Qatar-Belgika)
-Zinema Eraikitzen saria: Gloria (Sebastian Lelio, Txile), Tanta agua (Ana Guevara y Leticia Jorge, Uruguay-Mexiko-Holanda)
-Zinema Mugimenduan saria: Le veau d´Or (Frantzia-Maroko), Moug (Egipto-Maroko)
-Premio "Zerbitzu Saria": Pura Vida
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa