12:23

kultura

Koprodukzioak

Euskal antzerkigintza berriaren erakusleiho izango da Getxo udazkenean

N. V. | EITB Media

Muxikebarri Getxoko antzokiak lau koprodukzio erakutsiko ditu irailetik abendura bitartean: "Las ciegas hormigas", "Confines", "Madre Perla" eta "Miñan".

  • ''Miñan''en antzerkiko egokitzapena da Muxikebarriren azken koprodukzioetako bat

    "Miñan"en antzerkiko egokitzapena da Muxikebarriren azken koprodukzioetako bat

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Muxikebarri Getxoko kultura zentroak bere parte-hartzea izan duten lau koprodukzio hartuko ditu irailetik abendura bitartean: Las ciegas hormigas irakurketa antzeztua (Ados Teatroa), Confines muntaia (Pablo Viar), Madre Perla eseki dantzako ikuskizuna (Maitane Sarralde) eta Miñan antzezlana (Artedrama).

Irailaren 21erako, Las ciegas hormigas Ramiro Pinillaren eleberriaren gainean Garbi Losasda aktore eta zuzendariak egindako egokitzapena programatu dute. Bestalde, urriaren 4an, Confines Pablo Viarrek zuzendutako muntaia taularatuko dute Eguzki Zubia eta Txubio Fernández Jauregui aktoreek: "Identitateari, aurrerapen zientifikoari eta errealitatearen eta fikzioaren arteko mugei buruzko ikerketa zientifiko baten emaitza da lan hau", Getxoko Kultur Etxetik azaldu dutenez.

Azaroaren 23an, Madre Perla eseki dantzako ikuskizuna aurkeztuko du Maitane Sarralde dantzari eta koreografoak, eta abenduaren 20an Miñan antzezlana Getxora iritsiko da. Ibrahima Baldek kontatu eta Amets Arzallusek  paperera eraman zuen liburu ezinbestekoa Artedramak ekarri du antzerkira.

Ander Lipus du zuzendari antzezkizunak, eta Sambo Diabyk, Eihara Fernández de Larreak, Mikel Kayek eta Lipusek berak osatzen dute aktore talde.

Ikuskizunetarako sarrerak uztailaren 22an jarriko dira salgai Getxo Kulturako ohiko kanaletan.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena