22:46

kultura

Max sariak

Kulunka konpainiak bi Max sari irabazi ditu 'Forever' maskara antzerkiari esker

EITB Media

Horrela, Iñaki Rikartek eszena-zuzendaritzako Max saria lortu du, eta antzerki-egile onenarena Iñaki Rikartek berak, Garbiñe Insaustik, Edu Carcamok eta Jose Daultek bereganatu dute. Bestalde, Natalia Huarte nafarrak emakumezko aktore onenaren Max saria jaso du 'Psicosis 4.48' lanagatik.

  • Iñaki Rikarte, Garbiñe Insausti, Edu Carcamo eta Jose Dault bi sariekin. Irudia: Max sariak

    Iñaki Rikarte, Garbiñe Insausti, Edu Carcamo eta Jose Dault bi sariekin. Irudia: Max sariak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Forever maskara antzerkia, Kulunka gipuzkoar konpainiaren lana, izan da gaur Adan Martin Tenerifeko Auditorioan egin den Max sarien XXVII. edizioko irabazleetako bat.

Forever faboritoa zen lau kategoriatan. Azkenean, Iñaki Rikartek eszena-zuzendaritzako Max saria lortu du, eta antzerki-egile onenarena Iñaki Rikarte, Garbiñe Insausti, Edu Carcamo eta Jose Daultek bereganatu dute.

Gainera, Natalia Huarte nafarrak emakumezko aktore onenaren Max saria jaso du, Sarah Kane britainiarraren Psicosis 4.48 lanagatik.

Natalia Huarte aktore nafarra sariarekin. Irudia: Max sariak

Natalia Huarte aktore nafarra sariarekin. Irudia: Max sariak

Maskara antzerkiko lana da Forever, "urruntze baten istorioa". "Umorez eta ironiaz islatzen ditu maitasunaren kontraesanak, eta, horien bidez, fokupean jartzen ditu hainbat gai, hala nola gurasotasuna, heziketa, desgaitasuna, gehiegizko babesa, sexualitatea eta indarkeria", konpainiak azaltzen dutenez.

Bestalde, hiru euskal lan bina sari irabazteko moduan zeuden, baina azkenean ez dute lortu: La casa vacia, Larrua konpainiarena (dantza ikuskizun onena eta musika konposizio onena Luis Miguel Coborentzat); Nevenka, Histrión andaluziar konpainiarena (antzerkiko egiletza onena eta eszena zuzendaritza onena, Maria Goiricelayarentzat); eta Zarra Adriana Bilbao konpainiarena (dantza ikuskizun onena eta ekoizpen onena).

Gainera, Arrainak bihotzean Mar-Mar konpainiaren ikuskizuna haur eta gazteen ikuskizun onena izateko lehiatu da, Geure(r)a Harrobia Dantza Bertikala konpainiarena kaleko ikuskizun onenaren atalean eta Yarin Kukai Dantza konpainiarena gizonezko interprete onenaren atalean, Jon Mayaren eta Andres Marinen lanari esker (ex aequo). Horiek ere ez dute saririk etxera eraman.

Iruzkinak

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena