kultura
Max sariak
N. V. | EITB Media
"Forever" gipuzkoar konpainiaren ikuskizuna da arte eszenikoen Espainiako sarietarako izendapen gehien jaso dituena. Gaur gauean banatuko dituzte sariok, Santa Cruz Tenerifekoan.
Max sarietarako izendapen gehien jaso dituen lana da "Forever", Kulunkarena
Max arte eszenikoen Espainiako sarien 27. edizioaren gala gaur gauean egino dute (20:00) Kanarietan, Santa Cruz Tenerifekoan.
Hain zuzen ere, Kulunka gipuzkoar konpainia da parte-hartzaile guztietan izendapen gehien jaso dituena, Forever bere lanari esker. Antzerki ikuskizun onenaren, egile onenaren (Iñaki Rikarte, Garbiñe Insausti, Edu Cárcamo eta José Dault), zuzendaritza onenaren (Iñaki Rikarte) eta eszena diseinu onenaren (Ikerne Gimenez, Javier Ruiz de Alegría) ataletan nabarmendu dute Forever.
Maskara antzerkiko lana da Forever, "urruntze baten istorioa". "Umorez eta ironiaz islatzen ditu maitasunaren kontraesanak, eta, horien bidez, fokupean jartzen ditu hainbat gai, hala nola gurasotasuna, heziketa, desgaitasuna, gehiegizko babesa, sexualitatea eta indarkeria", konpainiak azaltzen dutenez.
Bestalde, hiru euskal lan bina sari irabazteko moduan daude: La casa vacía, Larrua konpainiarena (dantza ikuskizun onena eta musika konposizio onena Luis Miguel Coborentzat); Nevenka, Histrión andaluziar konpainiarena (antzerkiko egiletza onena eta eszena zuzendaritza onena, María Goiricelayarentzat); eta Zarra Adriana Bilbao konpainiarena (dantza ikuskizun onena eta ekoizpen onena).
Halaber, Natalia Huarte nafarra emakumezko aktore onenaren saria irabazteko hautatuen artean dago, Psicosis 4.48 lanean egindako lanari esker.
Gainera, Arrainak bihotzean Mar-Mar konpainiaren ikuskizuna haur eta gazteen ikuskizun onena izateko lehiatuko da, Geure(r)a Harrobia Dantza Bertikala konpainiarena kaleko ikuskizun onenaren atalean eta Yarin Kukai Dantza konpainiarena gizonezko interprete onenaren atalean, Jon Mayaren eta Andrés Marinen lanari esker (ex aequo).
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa