kultura
Sail Ofiziala
Erredakzioa
Javier Rebollo eta Sergio Castellitto ere lehian arituko dira (Penelope Cruz du protagonista italiarraren filmak). Fermin Muguruza, Aitor Mazo, Patxo Telleria eta Iñaki Elizalde Donostian izango dira.
Albisteak (5)
Informazio gehiago (1)
Pablo Berger, Sergio Castellitto, Javier Rebollo, Fernando Trueba, Juan Antonio Bayona eta Eduard Cortes zuzendarien azken lanak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira aurten. Espainiako beste hiru film Zuzendari Berriak atalean arituko dira, eta beste bost aurkeztuko dituzte sail berezietan.
60. edizioan parte hartuko duten Estatuko filmeak aurkeztu ditu ostiral honetan Madrilen Donostiako Zinemaldiko zuzendariak.
Guztira, lau film espainiar arituko dira 2012ko Sail Ofizialean lehian: Sergio Castellitto zuzendariaren Venuto al mondo (Penelope Cruz da bertan protagonista); El artista y la modelo, Fernando Truebaren azken lana; Pablo Berger zuzendariaren Blancanieves eta Javier Rebolloren El muerto y ser feliz pelikula.
Lehiaketatik kanpo Juan Antonio Bayonaren The Imposible izango da ikusgai (Ewan McGregor eta Naomi Watts dira bertan protagonistak); eta Eduard Cortesen Atraco filma.
Euskal zinema, Zabaltegi Bereziak sailean
Fermin Muguruzak, Aitor Mazok, Patxo Telleriak eta Iñaki Elizaldek pelikula bana aurkeztuko dute aurten Donostiako Zinemaldian, Zabaltegi Bereziak sailean.
Zuloak Fermin Muguruza musikariaren dokumental berriak emakumez bakarrik osatutako Zuloak rock taldearen ibilbidearen jarraipena egiten du.
Iñaki Elizalderen lehenengo film luzea da Baztan. Filmaketa talde bat bertan joango da, XVII. mendean agot deitutakoek jasandako diskriminazioari buruzko filma grabatzera. Agotak gainerakoengandik aparte bizitzera behartuta egon dira, ia gaur egunera arte. Carmelo Gomez eta Unax Ugalde dira protagonistak.
Bypass Aitor Mazo eta Patxo Telleria aktore eta zuzendarien bigarren filma da, komedia erromantikoa. Gorka Otxoa, Sara Cozar, Barbara Goenaga, Aitor Mazo eta Unax Ugalde ageri dira bertan.
Benicio del Toro, Pablo Trapero, Julio Medem, Elia Suleiman, Gaspar Noe, Juan Carlos Tabio eta Laurent Cantet zuzendariek elkarrekin egindako lana da 7 días en La Habana, eta Zabaltegi Bereziak sailean ere izango da ikusgai.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa