12:37

kultura

Abuztuak 18 – irailak 10

Aurrera Festek 14 ikuskizun eskainiko ditu Euskalduna jauregian

N. V. | EITB Media

Euskalduna jauregiak eta Bizkaiko Foru Aldundiak baldintza berezietan lagako diete espazioa, berriz ere, sortzaileei eta sustatzaileei.

  • Lotura dantza konpainiak irailaren 1ean oholtzaratuko du ''Ausartak'' ikuskizuna

    Lotura dantza konpainiak irailaren 1ean oholtzaratuko du "Ausartak" ikuskizuna

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Aurrera Fest jaialdiaren laugarren edizioa egingo dute abuztuaren 18tik irailaren 10era, Euskalduna jauregian, Bilbon.

Bizkaiko Aldundiak eta Euskalduna jauregiak 0E aretoa baldintza berezietan uzten diete sortzaileei eta sustatzaileei, jaialdi honen kariaz, eta aurten bertan aritzeko jaso dituzten 44 proposamenetatik 14 aukeratu dituzte dagoeneko ekimenaren arduradunek: antzerki interaktiboa, musika, dantza, magia, inprobisazioa, gospela, bakarrizketak...

Sarrerak, 10 euroko prezioan, salgai daude, eta ikuskizunak hauek izango dira: "El escondite" (antzerki interaktiboa, gaztelaniaz), "Itsasoa laino dago" (dantza ikuskizuna, euskaraz), "Vaya pack de vasc@s" (bakarrizketak, gaztelaniaz), "Historias cercanas" (antzerkia, gaztelaniaz), The One kontzertua, Deep Sea Monk kontzertua, Gospel Bilbao kontzertua, "Los inventores" (magia, gaztelaniaz), "Ausarta" (dantza esperimentala, euskaraz), "Rision improvisible" (komedia inprobisatua, gaztelaniaz), "Eguzkilore" (mitologia eta jazza, euskaraz), "Despotorre" (bakarrizketak, euskaraz eta gaztelaniaz), "Beldurrekin dantzan" kontzertua eta "The standards of my chilhood" kontzertua.  

 

 

Iruzkinak

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena