kultura
Laboral Kutxa Gazte Saria
N. V. | EITB Media
Beñat Garaio Mendizabal 32 urteko gasteiztarrak irabazi du Eusko Ikaskuntza – Laboral Kutxa Gazte Saria.
Beñat Garaio
Beñat Garaio Mendizabal 32 urteko gasteiztarrak irabazi du Eusko Ikaskuntza–Laboral Kutxa Gazte Saria. Ikerketa soziolinguistikoa egingo du, UNESCOren Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Hamarkadaren (2022-2032) hastapenean.
"Kia ora, takatapui: maoriera eta euskararen biziberritze prozesuak elkarlotzen" Beñat Garaio Mendizabal gasteiztarraren lana da Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria 2023 irabazi duen proiektuaren izenburua.
35 urtetik beherako gazteei zuzendutako saria da, Humanitate, Kultura, Arte edo Gizarte Zientzien arloetan proposatutako sormen edo ikerketa proiektu onenak saritzea duena helburu.
Ikerketak euskara eta maori hizkuntza biziberritzeko prozesuak elkarlotzea du helburu, eta horrekin maori kulturaren ikuspuntu filosofiko-akademikoa euskal eremura hurbiltzea, epaimahaiak bere ebazpenean adierazi duen bezala.
Beñat Garaio Mendizabal (Gasteiz, 1990) hezkuntza arloan trebatu zen, eta Soziolinguistikan espezializatu zen Londresko SOAS Unibertsitateko (Ekialdeko eta Afrikako Ikasketen Eskola) Language Support and Revitalization masterra eta HIZNET Hizkuntza Plangintzako graduondokoa eginez.
2014tik hirurogei artikulu baino gehiago argitaratu ditu. Gaur egun, ikertzaile eta proiektuak garatzen dihardu hainbat erakunderentzat, Biziherri IGB elkarte zibilaren bitartez.
Eusko Ikaskuntza-LABORAL Kutxa Gazte Saria 2023 irabazi duen proiektua, 6.000 eurorekin lagunduta, 2024 amaierara arte hainbat ekintzarekin gauzatzea aurreikusten da.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa