kultura
Urriak 2
N. V. | EITB Media
Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri dira abuztuan Donostian estreinatu zuten antzezlaneko aktoreak.
Koldo Olabarri, Joseba Apaolaza eta Ainhoa Etxebarria dira laneko aktoreak
'Sagastitarrak' Txalo Produkzioak taldearen komedia izango da ikusgai Bilboko Arriaga Antzokian, urriaren 2an. Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendu du muntaia, eta Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri igoko dira taulara Ramon Madaularen 'Els brugarol' katalanezko jatorriko lanaren moldaketa antzezteko.
Sagastitarrak goi burgesiako familia dira, eta Ane ekintzaile feministak bere lehen abizena aldatzea erabaki du, amarenaren alde egiteko: "Patriarkatuarekin ez dugu amaituko, mundura ekarri gaituen amaren abizena hartzen ez dugun bitartean".
Anton Sagasti familiako buruarentzat ulertezina da eskualdean tradizio handikoa den Sagasti abizena aldatu nahi izatea, eta Antonek amarru eta martingala guztiak erabiliko ditu Ane alabak abizena aldatzeko asmoan atzera egin dezan, abizenari segida emate aldera.
Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude, 18 euroan, Arriagaren webgunean eta antzokiko txarteldegietan.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa